Sektore askotariko topaketa, Bilbon - Bordeleko Unibertsitatea eta Euskampus Fundazioa

2019/04/03 10:00:00 GMT+2

Bilboko eta Bordeleko udaletako ordezkariek askotariko sektoreen topaketa bat egin zuten pasa den apirilaren 2an  Zabalguneko eraikinean. Bilera tekniko bat izango da, eta iazko apirilean berritu zen bi hirien arteko lankidetza-hitzarmenaren baitan antolatu da.

Bilboren eta Bordeleren arteko lankidetza sendotzeko lankidetza-hitzarmenaren barruan antolatu da lan-topaketa, geografia- eta kultura-hurbiltasuna oinarri hartuta, eta elkarrekin proiektuak gauzatzeko asmoz. Hitzarmena 2021. urtera arte sinatu da, eta lau lankidetza-esparruren inguruan landuko da: garapen ekonomikoa; hirigintza-berroneratzea eta hiri jasangarria; goi-mailako prestakuntza, hezkuntza eta irakaskuntza eta ikerketa (talentua/enplegua); etorkizuneko ikuspegi estrategikoa.

Topaketa hauen artean, azpimarratzen dugu Bordeleko Unibertsitateko Partenariak eta Lurraldeetako Errektoreordea, Olivier Pujolar eta Euskampus Fundazioko zuzendaria, Igor Campilloren  artean egin zena.

Aipatutako topaketa egitearen helburua da Bilbok 2018ko uztailean Akitaniako hiriburura egindako erakunde-bisitaren bitartez abiarazitako hurbilketarekin jarraitzea.