Programen Arduraduna

2019/09/05 10:35:00 GMT+2

Euskampusek pertsona bat behar du talde exekutiboan, Programen Arduradun aritzeko.

Betekizun artean, azpimarratu nahi ditugu hauek:

  • Graduko eta graduondoko unibertsitate titulua izatea. Desiragarria litzateke gutxienez horietako bat Gizarte Zientzien arlokoa izatea (ekonomia, soziologia, politologia, nazioarteko harremanak, kazetaritza, eta abar).
  • Lanposturako eta proposatutako eginkizunetarako garrantzitsua den bost eta hamar urteko esperientzia profesionala izatea. Horietatik gutxienez hiru aholkularitza estrategiko eta operatiboaren arlokoak izan behar dira, eta esperientzia izan behar du plan estrategikoak eta berrikuntza agendak egiten, programa eta/edo politikak definitzen eta proiektuak ebaluatzen, besteak beste.

Horrez gain, garrantzia eman nahi diogu detaile honi: Zure lanak inpaktu garrantzitsua izango du egunero, eta zure ibilbide profesionala integrazio, lankidetza, emaitza bikain eta indarreko kultura dinamiko batean garatuko da, dibertsitatea oinarri izanik. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemaren erakunde nuklear izanik eta gure patronoek (UPV/EHU, Tecnalia, DIPC, Bordeleko Unibertsitatea, Ikerbasque, Ormazabal eta CAF) aipatu sisteman duten garrantzia aintzat hartuta, Euskampusek herrialde gisa ditugun erronka sozialei eta globalei erantzuteko aukera berdingabeak baliatzen eta zure potentzial guztia garatzen lagunduko dizu.

Irakurri lan eskaintza osoa hemen.

Interesatuek curriculuma eta aurkezpen gutuna bidali beharko dituzte info@euskampus.euhelbidera, #euskampus_programas erreferentziarekin, 2019ko urriaren 5a baino lehen