Ondoz ondoko bigarren urtean, Zuzenbide Ocean Plataformako (UPV/EHU-Universite de Bordeaux-eko) nazioarteko ikasle-taldeak euskal litoralaren gaineko Txostena aurkezten du.

2018/06/05 13:00:00 GMT+2

Ocean Experiences Campus proiektuaren esparruan (Bordeaux-Euskampus Campus-a) Zuzenbide Ocean Plataforma nazioarteko 12 ikasleko taldeak osatzen du, UPV/EHU-ko Zuzenbide graduko laugarren mailako 6 ikaslek eta Université de Bordeaux-ko Klinika Juridikoko beste 6 ikaslek, zeinak  Ocean Experiences espezializazioko lurralde-estrategiaren garapenarekin lotutako arazo juridikoak landu dituzten. UPV/EHUko ikasleek beraien praktika eta gradu amaierako lana baliatu dute proiektu honen lagintzan, mugarteko eta nazioarteko esperientzia eskuratzeko.

Zuzenbide Ocean-ek “civic university” ereduarekin egiten du lan eta ikerketan oinarritutako ikasketa du ardatz, lurralde-agente publiko eta pribatuekin batera ezagutza produzitzeko esperientzia helburu duelarik.

17/18 ikasturtek bigarren edizio hau, “Euskal Kostaldean Deslizamentu Kirol-praktikaren ondoriozko istripuen prebentzioa”-ri buruzkoa izan da. Txostena UPV/EHUko Gipuzkoko Campuseko Zuzenbide Fakultatean aurkeztuko dute, ekainaren 15ean.

Zuzenbideko dekanoak harrera egingo du. Aurkezpenera gonbidatu da ere, Sophie Herrera, Campus Ocean-en zuzendaria, mugarteko Sokoako Campusaren proiektuaren berri eman diezagun. Halaber, UPV/EHUko Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreorde den Idoia Fernandezek, Ocean I3 ekimenaren berri emango digu.

Azkenik, Zuzenbideocean proiektuaren abaroan egin den hizkuntzen erabilerari buruzko ikerketa ere mintzagai izango dugu behaketaren egileak berak aurkeztua.

Jarraian, ezagutza zabaltzeko eta balorizatzeko ekimen gehigarri moduan, “Street Law” saio bi  egingo ditu taldeak, Hendaiako hondartzan, ekainaren 16an eta Zarauzkoan, ekainaren 17an.

IZEN EMATEA

Ekainaren 15eko Programa

10:30-10:45 Ongietorria, Juana Goizueta, Zuzenbide Fakultateko dekanoa

10:45-11:45 Campus Ocean-en aurkezpena, Sophie Herrera, COE ren zuzendaria

11:00-11:45 Zuzenbide Ocean Txostenaren aurkezpena, Ikasle Taldea

11:45-12:00 Elkar ulertzen al dugu COEn? Itxaso Etxebarria, hizkuntzaniztasunean aditua, Euskampuseko kidea

12:00-12:15 Itxiera, Ocean I3 proiektua, Idoia Fernandez, Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko errektoreordea