ONCONAEN, Euskampusen babesean, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak hautatutako proiektu bakarra osasuna-biosasuna sektore-gakoan
Euskampus Fundazioarekin, BIODONOSTIArekin, Fundazio Onkologikoarekin, Bayonne Pays Basque-rekin, Nafarroako Ospitale Konplexuarekin, SIRIC BRIOrekin eta SODENArekin batera BASQUE HEALTH CLUSTER buru dela, ONCONAEN proiektua Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak hautatutako proiektu bakarra izan da osasuna-biosasuna sektore-gakoan.
Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak deialdiaren bigarren edizioan aurkeztutako proiektuen zerrenda hautatu du. Bigarren deialdi honek, 300.000 euroko aurrekontua duenak, erreferentziazko euroeskualdeko kolaborazio estrategikoak bultzatzea bilatzen du euroeskualdeko ekonomiako sektore-gakoetan:
- Nekazaritza eta nekazaritzako elikagaien industria
- Osasuna-biosasuna
- Energia berriztagarriak
- Aeroespaziala eta fabrikazio aurreratua
- Eraikuntza iraunkorra, egurra eta basoa
- Itsasoko eta kostaldeko baliabideak
ONCONAEN proiektuak hiru eskualdeetako eragile publikoak eta pribatuak biltzen ditu gaixotasun kronikoen eta zahartzearen gaiaren inguruan. Lehenak tokiko konpainiak, ikerlariak eta ospitaleetako ordezkariak bilduko ditu bakoitzaren gaitasunak identifikatzeko. Proiektuaren bigarren atala minbizian oinarrituko da gaixotasun kroniko bat den aldetik, adineko pertsonen heriotzaren eragile nagusia dela kontuan izanik. Sektorearentzako eta agintari publikoentzako ekintza-plan bat lantzea izango da helburua.
Osasuntsu zahartzearen, zahartzaroaren zaurgarritasunaren eta gaixotasun kronikoen inguruko elkarlan historikoaren jarraitasunaren testuinguruan kokatzen da ONCONAEN. Gure lurraldeko benetako erronka horiei aurre eginez, duela urte batzuk jarri zen abian osasuna-biosasuna, Chronicity valley… Euroeskualdeko urteroko Topaketen proiektuetako bazkideekin.