Ocean i3 - Mugaz gaindiko uda ikastaroa

2021/09/21 17:25:00 GMT+2

Ozeanoen balorizazioari eta jasangarritasunari buruzko mugaz gaindiko Udako Ikastaroen 3. edizioa, Euskampus Fundazioak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Bordeleko Unibertsitateak batera antolatua.

 Curso transfronterizo Ocean i3_2021_Miramar Jauregia

Adimen kolektiboko tailerreko parte-hartzaileak

 

Oceani3-k bi eguneko programa koordinatu du, irailaren 14an eta 15ean, Donostiako Miramar Jauregian, honakoa partekatu eta sustatzeko: "Proyectos, retos y oportunidades de la economía azul transfronteriza Euskadi-Nueva Aquitania y su contextualización en el arco Atlántico"  (Euskadi-Akitania Berria mugaz gaindiko ekonomia urdinaren proiektuak, erronkak eta aukerak, eta horien testuingurua arku atlantikoan).

Eva Ferreirak (UPV/EHUko errektorea), Olivier Pujolar-ek (Bordeleko Unibertsitateko Elkarte eta Lurraldeetako lehendakariordea) eta Arola Urdangarinek (AECT-NAEN Euroeskualdeko zuzendaria) egindako inaugurazio instituzionalaren ondoren, lehenengo goizean online zuzenean parte hartzeko aukera izan da, eta proiektu eta ekimen sorta bat aurkeztu da lurralde, eskualde eta Europa mailan, mugaz gaindiko ekonomia urdinaren eta arku atlantikoaren gainean.

 Helburu orokor berria: "Eskualde atlantikoan ekonomia urdinaren potentziala askatzea, aldi berean itsas ekosistemak zainduz eta klima-aldaketara egokitzen eta haren ondorioak murrizten lagunduz."

Nazioarteko ikuspegitik, parte hartzaile hauek nabarmendu behar dira: Isabelle Perret Itsasoko idazkari nagusia (SGMer), Atlantikoko itsas estrategia aurkeztu baitu, eta Oisin Callery Earth and Ocean Sciences - National University of Ireland Galway  saileko ikertzailea, “Atlas” proiektuaz mintzatu baita.

 

Ikuspegi eurorregionaletik, ikerketa eta berrikuntza proiektuen mosaiko bat aurkeztu da, baita Ocean i3ko ikasleen diziplinarteko taldeek lurraldeko gizarte eragileekin lankidetzan egindako proiektuen emaitzak ere. 

 

Mugaz gaindiko itsasertzeko ekonomia urdineko enplegagarritasun aukerak nabarmendu dira, bereziki, baita unibertsitateko ikasleak bertan txertatzeko hobeto presta ditzaketen gaiak eta gaitasunak ere.

Ikasleek, irakasleek, gizarte eragileek eta, oro har, publikoak interes handiz hartu ditu ikerketen eta esperientzien emaitzak.

Bigarren egunean, aurrez aurreko tailer bat egin da Donostiako Miramar Jauregian. Bertan, unibertsitateko kideak eta lurraldeetako eragileak bildu dira, ekonomia urdinaren erronkak kolektiboki identifikatzeko, bereziki ozeanoak plastikoz eta mikroplastikoz kutsatzearekin lotutakoa. Diseinatutako erronken eta aukeren mapak 2021-2022 ikasturterako proiektuak inspiratzea ahalbidetuko du.

Eleaniztasunaren ikuspuntutik, bi jardunaldiak normaltasun osoz egin dira translanguaging giro tolerantean, mugaz gaindiko ikastaroko bi hizkuntza ofizialak txandaka baliatuz, baita ingelesa lingua franca gisa eta euskara harrera mezuetan eta aurkezpen sarreretan erabilita. Hizkuntza aniztasunarekiko errespetuak berretsi egin du mugaz gaindiko komunitateak lantzen jarraitzen duen hizkuntzari buruzko kontzientzia.

 

 

Harpidetu Newskampus boletinera

Pribatutasun politika irakurri dut eta onartzen dut.