Ocean i3 Language Policy - Mugaz gaindiko dinamika eleaniztunei laguntzeko zeharkako ikerketa-proiektua

2021/06/23 14:10:00 GMT+2

Eleaniztasunaren eta kulturartekotasunaren dimentsioa zeharka txertatzen da Ocean i3-ren jarduera guztietan. Ikertalde aditu baten laguntza du; talde horrek behaketa eta laguntza ematen ditu, “hizkuntzaren erabilera kontzientziaren” ikuspegia ardatz hartuta, eta hizkuntza baliabideak baino zabalagoak diren komunikazio baliabideak aktibatzen ditu.

Ocean i3 DIZIPLINARTEKOMUGAZ GAINDIKO eta KULTURARTEKO proiektua da, eta Bordeleko Unibertsitatearen eta UPV/EHU Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen zenbait gradu eta graduondoko titulazioetako unibertsitateko kideei zuzentzen zaie. Komunitateak “Mission Oriented Research and Innovation” ikuspegiarekin lan egiten du, ikerketan eta esku hartzean oinarritutako ikaskuntza proiektuak egiteko, misio partekatu bati ekitearren: Euskadi-Akitaniako litoralean plastikoen ondoriozko kutsadura murriztea.

Gainera, hizkuntza politika horrek rol garrantzitsu bat du, parte hartzaileak gaitzen baititu haien hizkuntza identitateak berretsi ditzaten, besteenak inbaditu gabe.

Eleaniztasunaren eta kulturartekotasunaren dimentsioa zeharka txertatzen da Ocean i3-ren jarduera guztietan. Ikertalde aditu baten laguntza du; talde horrek behaketa eta laguntza ematen ditu, “hizkuntzaren erabilera kontzientziaren” ikuspegia ardatz hartuta, eta hizkuntza baliabideak baino zabalagoak diren komunikazio baliabideak aktibatzen ditu. Laborategi erara lan egiten da, proiektuaren konplexutasunera egokitzen diren urratsak zehazteko (erakundeartekoa, kulturartekoa, eleaniztuna, nazioartekoa), Bordeleko Campusa-Euskampusen beste proiektu batzuetara eramateko.

DREAM ikertaldeak, Euskampusekin batera, dokumentu bat sortu du, “Language Policy”, non Ocean i3 komunitaterako hizkuntza politika laburtzen baita; haren helburua da komunitatearen hizkuntza aniztasuna mantentzen laguntzea eta, horretarako, hura ezartzeko motibo nagusiak argudiatzea. Ocean i3 mugaz gaindiko komunitatean kulturartekotasuna eta eleaniztasuna babesteko eta sustatzeko protokoloa da. 

Hizkuntza politika horrek lau hizkuntzen erabilera sustatzen du (euskara, frantsesa, espainiera eta ingelesa), eta parte hartzaileei zenbait joko arau eskaintzen dizkie, une bakoitzean zer hizkuntza erabili erabakitzen laguntzeko, bakoitzak nahi duen hizkuntzan hitz egiteko aukera izateko eta komunitate osoa aktibatzeko, zentzua kolektiboki eraiki dezan. Gainera, hizkuntza politika horrek rol garrantzitsu bat du, parte hartzaileak gaitzen baititu haien hizkuntza identitateak berretsi ditzaten, besteenak inbaditu gabe; kontrara, elkar aberasteko. 

Beraz, hizkuntza politika horren helburu nagusiak honako hauek dira:

– Hizkuntza aniztasuna sustatzea eta bultzatzea

– Parte hartzaileen artean hizkuntza kontzientzia eragitea, hizkuntza aniztasunaren tolerantzian eta hizkuntza sentsibilitatea duen mugaz gaindiko lankidetzan oinarritzen den gizarte kohesioa sustatzeko.

– Euskararen erabilera babestea eta sustatzea, gutxiengoaren hizkuntza den aldetik

Gida praktiko honek arau, material eta tresna batzuk ematen dizkie parte hartzaileei, komunitatearen saioetan une oro ikuspegi eleaniztuna izaten laguntzeko.

Azkenik, hizkuntza politika erabiltzaileek proposatutako aldaketetara zabalik egongo den tresna bizi gisa ulertzen da. Helburua probatzea eta esperimentatzea da, mugaz gaindiko komunitate eleaniztunaren eta kulturaniztunaren eraikuntzan ikasten jarraitzeko. 

 

Ocean i3 proiektuari buruz gehiago ezagutu nahi baduzu, sartu bere webgune ofizialean.

Ezagutu Language Policy delakoa.

 

Harpidetu Newskampus boletinera

Pribatutasun politika irakurri dut eta onartzen dut.