Ocean i3 - Frantziako telebistaren hedapena - "Denok plastikoen aurka"

2021/04/23 12:25:00 GMT+2

Frantziako TV7 telebista kateak Cap Sur l 'Euroregion programazioan (Euroeskualdeari buruzko kapitulua) UPV/EHUren eta Bordeleko Unibertsitatearen arteko mugaz gaindiko proiektua (Ocean i3) zabaltzen du, "Denok plastikoaren aurka" izenburupean.

Bainoako FSI Institut de Formation en Soins Infirmiers de CHCB  erakundeko erizaintzako ikasleek eta UPV/EHUko Psikologia Fakultateko ikasleek, Itziar Recalde eta Julieta Barrenechea proiektuaren koordinatzaileekin batera, Ocean i3 proiektuaren inguruan hausnartu dute. Ozeanoetako plastikoaren problematikari buruzko diziplinaz gaindiko programa. Ingurumen-proiektu batek diziplinen arteko mugak apur ditzake, gure ozeanoetan plastikoa eta mikroplastikoa ezabatzeko helburuarekin.

Julieta Barrenechea Ocean i3 proiektuaren koordinatzailearen hitzetan, "Arazo konplexua da, eta ezin da diziplina bakar batetik ulertu. Arazo konplexuei aurre egiten dieten diziplina anitzeko taldeetan lan egitera ohitu beharra dago".

tziar Recalde UPV/EHUko Hezkuntza Fakultateko irakasle eta Ocean i3 proiektuaren koordinatzailearen arabera, "Plastikoa itsasora botatzen denean, ez du mugarik ezagutzen, eta herrialde bakoitzak lege-esparru desberdina du, eta parametro desberdinetan jarduten du (...) gure proiektuan elkartu egin nahi dugu, gizaki gisa guztioi eragiten digun arazo hau konpontzeko".

Marine Chaussat IFSI Baioneko Erizaintzako ikaslearen ustez, "Proiektua pertsonalki oso aberasgarria da euskaraz eta gaztelaniaz hitz egin daitekeelako, frantsesez gain. Elkarlanean ikasten dugu, nahiz eta hizkuntza bera ez hitz egin ".

Azkenik, Janire San Sebastián Ugartemendia UPV/EHUko Psiologia Fakultateko ikaslearen hitzetan: "Errealitatearekin harremanetan dagoelako geratzeko proiektu baten aurrean gaude (...) gainera, nire lanarekin bizi garen munduari ekarpen txiki bat egin diezaiokeela uste dut".

Ocean i3, lagun diezaiogun gizarteari erronka global horri buruz kontzientzia hartzen.

Gehiago Ocean i3 proiektuari buruz.

Ocean i3 webgune ofiziala.

 

Harpidetu Newskampus boletinera

Pribatutasun politika irakurri dut eta onartzen dut.