Ocean i 3 Hurrengo mintegia, Donostian

2019/05/15 17:25:00 GMT+2

Hurrengo Ocean i3 proiektuaren mintegia Donostiako Aquariumean izango da, maiatzaren 24an, ostiralean.

Azkenaurreko topaketa honetan, UPV/EHUko eta Bordeleko Unibertsitateko ikasleen proiektuen aurrerapenak partekatuko dira. Horretaz gain, Euskadiko agenteak eta beste proiektu batzuk ezagutuko ditugu,  adibidez Gipuzkoako hiriburuaren Aquarium-a, eta beste ikerketa proiektu batzuk.

 

Ocean i3 proiektuari buruzko informazio gehiago eta aurreko mintegiak.