Naukas 2018

2018/05/07 16:30:00 GMT+2

Datorren maiatzaren 19an, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, Donostia International Physics Center (DIPC)-rekin batera antolatutako Naukas ekitaldietako bat ospatuko da:Naukas Donostia, txikitik handira.

Zientzialari eta zientzia dibulgatzaile ospetsuen eskutik Unibertsoan barrena bidaiatuko dugu eskalan zehar. Ekitaldia goiz eta arratsaldeko bi sesiotan banatuko da, 11 hitzaldi eta amaierako hitzaldi batekin. 

Eguna txikitasunaren mugan, materia eratzen duten osagaiak definitzen diren horretan, hasiko da, hitzaldiz hitzaldi hazten joan eta kontrako mugan amaitzeko, ezagutzen dugun unibertsoko objektu erraldoienen behaketan.

Sarrera librea eta doakoa da aretoa bete arte. Hitzaldiak gazteleraz izango dira.  

Kontsultatu NAUKAS Donostiaren egitaraua