Mugaz Gaindiko Lankidetza Laborategien deialdi berria

2020/12/21 18:55:00 GMT+1

LTCen mugaz gaindiko lankidetza-laborategietarako deialdi berria ireki da.


LTC berrietarako eskabideak aurkezteko epea 2021eko apirilaren  30era arte egongo da zabalik.

2015. urteaz geroztik, mugaz gaindiko lankidetzarako hainbat laborategi garatu dira Euskampus-Bordele Campusaren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Bordeleko ikerketa-taldeek elkarrekin lan egin dezaten. Esparru horren bidez, mugaz gaindiko ikerketa-komunitateak sortzea sustatu nahi da, ikertzaile junior eta seniorrek, ikasleek eta teknikariek parte har dezaten; horiek laborategi batetik bestera mugi daitezke  mugarik gabe, eta ikuspegi eta programa bera partekatu.

Urteko LTC bakarra aukeratuko da, eta Euskampus Bordeaux Egunean iragarri ahal izango da.

Ikusi testu osoa eta eskabidea aurkezteko deskarga daitezkeen dokumentuetarako sarbidea.

Harpidetu Newskampus boletinera

Pribatutasun politika irakurri dut eta onartzen dut.