Mugaz gaindiko lankidetza Euskampus Bordeaux Campusean

2021/05/10 15:30:00 GMT+2

Frantziako hego-mendebaldeko SO-TV7-TVPI telebista kateko Cap sur l'Eurorégion programak Euskampus-Bordeaux Campusaren unibertsitate aliantzari buruzko erreportaje bat emango du.

 

Erreportajean, Euskampus-Bordeaux unibertsitate aliantza nabarmentzen da, eta mugaz haraindiko ibilbideek ikasleei, irakasleei eta ikertzaileei eskaintzen dizkieten aukerak ere bai, Irati Zapirainen eta Auguste Têtenoireren lekukotza interesgarrien bitartez. Doktoregaiak dira, tutoretza partekatuko tesian edo nazioarteko tesian, UBko eta UPV/EHUko doktorego eskolei atxikita, Euskampus-Bordeaux Mugaz Haraindiko Lankidetza Laborategiaren eta UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko Ingeniaritza Eskolaren eta ESTIA Recherche Ingeniaritza Eskolaren bidez.

 

Charles Dupoizatek egindako bideo-erreportajea, SO-TV7-TVPI kateko Cap sur l'Eurorégion programan emandakoa.

 

Iratik eta Augustek –ESTIA-UPV/EHUren Smart Grids master bikoitzeko tituluduna lehena eta Bordeleko Unibertsitatearen eta UPV/EHUren Fisika eta Kimikako Nazioarteko Masterreko tituluduna bigarrena– mugaz haraindiko aliantza honetakoa izatearen onurak aipatu dituzte.

“Masterrari esker, ESTIAra joan ahal izan naiz; bertan ikasi ahal izan dut eta ikasle frantsesak ezagutu eta haiekin denbora eman ahal izan dut. Hori dela eta, erabaki dut Bordeleko Unibertsitatearekin partekatutako tutoretzako tesi bat hastea”.

 

 

 

 

 

 

 

 

Ricardo Díezek –DIPCeko zuzendaria eta LTC QuantumChemPhys-eko zuzendarietako bat, Pascal Larragarayrekin batera– nazioartekotzearen eta ikertzeko metodo ezberdinak partekatzearen onurak deskribatu dituzte, bai eta euroeskualdeko herritarrei egiten dien ekarpenaren onurak ere. Ricardo Díezen arabera, “abantaila izugarri bat da ikasleentzat”.

 “Benetako nazioarteko esperientzia bat da; ikasleek bi ikertzeko sistema ezberdin ezagut ditzakete. Akitaniaren eta Euskadiren arteko mugaz haraindiko sentimendua duten pertsonak dira”.

 

 

 

 

 

 

 

 

Fernando Tapiak –UPV/EHUren Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektorea eta ENLIGHT Europako Unibertsitatearen proiektuaren zuzendaria– nabarmendu du Euroeskualdeko Nazioarteko Bikaintasun Campusaren proiektua bi unibertsitateen arteko aliantza estrategiko batetik sortu dela hain zuzen, nork bere Nazioarteko Bikaintasun Campusaren proiektuaren barruan. Gainera, mugaz haraindiko lankidetzarako sortu dituen eta sortzen ari den abantailak ere nabarmendu ditu.

“Aukera bat da guretzako, baina baita behar bat ere; izan ere, mugaz haraindiko lankidetzari esker, indartsuagoak gara”.

 

 

 

 

 


Irakurri gehiago Euskampus-Bordeaux Campusari buruz.

 

 

Harpidetu Newskampus boletinera

Pribatutasun politika irakurri dut eta onartzen dut.