MASTER MORE, aste honetan ERASMUS MUNDUS kalifikazioarekin

Masterrak, aste honetan ERAMUS MUNDUS kalifikazioa lortu berri duenak,  aukera emango die ikasleei itsaso ingurunean dauden energia guztiak ebaluatu, aztertu, simulatu, garatu eta ustiatzeko beharrezkoak diren ezagutza eta trebetasunez jabetu daitezen.

Era berean, beharrezko gaitasunak eskuratuko dituzte itsas energia sortzeko plataformetarako proiektu seguruak eta eraginkorrak garatzeko, barne hartuz plataforma horien diseinu operatiboa eta mantentzea eta plataforma horiek sare energetikoan sartzeko moduaren ikerketa.