Mahai ingurua: Sud-Ouest eta El Diario Vasco egunkariek antolatuta, Bordelen, martxoaren 22an, 18:00etan

2019/03/14 11:05:00 GMT+1
El Diario Vasco eta Sud-Ouest egunkariek  "Bidasoa Foroa" izeneko zikloa antolatzen dute 2019ko martxotik udazkenera arte, euroeskualdeko herritartasunari buruz. Honako gai hauek landuko dira, euroeskualdeko elkarlanaren ikuspuntutik: heziketa, higikortasuna, turismoa, industria, enplegua.

Hiruzpalau ekitaldi publiko antolatuko dira Akitania Berrian eta Euskadin txandaka, eta artikuluak argitaratuko dira bi egunkarietan batera.

Lehenengo mahai ingurua heziketari buruz izango da. Martxoaren 22an, Bordelen egingo da, arratsaldeko 6:00etan, "Basques a Bordeaux" ekitaldiaren bigarren edizioaren barruan, zeina euskal ekonomia eta kulturaren erakusleiho bat den, Akitania Berriko hiriburuan.

Euskampus Bordeaux Campusaren bazkideen izenean arituko dira UPV/EHUko Errektoreordea Idoia Fernandez, eta Université de Bordeauxeko errektorea Manuel Tuñon de Lara eta Errektoreordea  Olivier Pujolar, beste euroeskualdeko agente batzuekin batera (arlo publiko, pribatu zein erakundekoak). Mugaz gaindiko lankidetzan agertzen diren planak, lorpenak eta oztopoak aztertuko dira goi mailako hezkuntzan, lanbide hezkuntzan, hasierako eta etengabeko prestakuntzan, besteak beste.

Ekitaldi hauekin Euskampus Bordeaux campusa are gehiago hurbildu nahi zaie Akitania Berriko eta Euskadiko herritarrei.

 

Informazio gehiago eta izena emateko.

Hau ere zure interesa izango delakoan.