Lan eskaintza - Euskampus Fundazioa - Aholkularitza Estrategikoa eta Operazioak

2018/07/03 14:00:00 GMT+2

Euskampus Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundeak  −Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHUk), Tecnalia Fundazioak, Bordeleko Unibertsitatea eta Donostia International Physics Center-ek (DIPCek) osatzen dute− unibertsitate-ikasketak dituen pertsona bat behar du, lanaldi osoan, Aholkularitza Estrategikoa eta Operazioak saileko jardueretan laguntzeko.

Irailaren 1etik aurrerako lanpostua, jardunaldi osorako kontratuarekin, lan eta zerbitzu jakineko lan-kontratuarekin, 2019ko abuztuaren 31ra arte. Nazioarteko etorkizun handiko proiektu interesgarri baten parte hartzea, Zientzia eta Teknologiako Euskal Sarearekin lotuta. Nazioartean erreferentzia diren eragileentzako proiektu berritzaileetan parte hartzea.

Interesa dutenek curriculum vitaea eta aurkezpen-gutun bat bidal dezakete honako helbide elektroniko honetara: info@euskampus.eu, erreferentzian #euskampus13 izenburua jarrita, 2018ko uztailaren 15a baino lehen.

Epea amaitu da - Informazio gehiago