Lan eskaintza : KONTROLLER, Euskampus Fundazioan

2018/10/02 17:22:00 GMT+2

Euskampus Fundazioak, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Tecnalia Fundazioak, Donostia International Physics Centerrek (DIPC) eta Bordeleko Unibertsitateak (UB) sustatu duten irabazi asmorik gabeko erakundeak, pertsona bat kontratatu nahi du bere talde betearazlerako. Fundazioko Controller lanak egingo ditu pertsona horrek.

 

Controllerraren xedea

  • Euskampuseko zuzendaritzari laguntzea Euskampusen kudeaketa orokorrean, fundazioak kostu, likidezia, egonkortasun eta segurtasun baldintza onenetan lan egin dezan.
  • Operazio eta administrazio prozedurak garatzea eta gainbegiratzea kontabilitate, zerga, lan eta lege eremuetan, orokorrean.

 

Eginkizunak:

Aukeratutako pertsonak ondoko eginkizunak eta atazak beteko ditu, besteak beste:

  • Euskampuseko kontabilitate prozedurak diseinatzea, ezartzea eta kontrolatzea.
  • Kontabilitate, diruzaintza, barne auditoretza eta finantza analisiko atazak koordinatzea eta exekutatzea.
  • Langileak kontratatzeko eta kudeatzeko prozedurak diseinatzea; eta langileen kontratazioak koordinatzea eta kudeatzea.
  • Euskampuseko Unitate Autonomoen kontabilitate eta langileria kudeaketa koordinatzea.
  • Administrazio Publikoekin koordinatzea.
  • Justifikazioak eta proiektuak kontrolatzea.
  • Fundazioaren legezko gaiak kontrolatzea.
  • Administrazio jarduketa ezberdinak.

 

Baldintzak:

  • Egiaztatutako eskarmentua antzeko kargu edo eginkizunetan.
  • Goi-mailako Unibertsitate Titulua; Ekonomia, Enpresa edo Enpresen Administrazioko titulua batez ere.
  • Ezagutzak eta eskarmentua kontabilitatean, auditoretzan eta lan, merkataritza eta zerga arloetako legerian.
    • ERP ingurunean lanean aritu izana iraganean.
  • Sektore publiko eta fundazioen inguruko legeria ezagutzea.
  • Hizkuntzak: ingelesera eta euskara maila altua, ahozkoa zein idatzizkoa.
    • Desiragarria frantsesera jakitea ere.

 

 

Gaitasunak:

  • Ikuspegi estrategikoa.
  • Autonomia eta ekiteko gaitasuna.
  • Buruko irizpide malgutasuna.
  • Presioa eta ziurgabetasuna jasatea.
  • Informazioa lortu eta aztertzeko abileziak.
  • Laburtzeko gaitasuna.
  • Pertsona ordenatu eta txukuna izatea.
  • Dibertsitatea eta kultura-aniztasuna kudeatzea.

 

 

Ondokoa eskaintzen da:

Berehala hastea lanean, kontratu mugagabe baten bidez,  Leioako egoitza zentralean.

Nazioartean proiekzio handia eta lurraldearekin konexio sendoa duen proiektu bizigarri batean parte hartzea.

Adostu beharreko ordainsaria, hautagaiaren profilaren arabera.

 

Interesatutako guztiek beren curriculum vitae-a eta aurkezpen eskutitz bat bidali beharko dute, urriaren 26a (barne) baino lehen eta #euskampus_controller erreferentzia erabiliz, ondoko posta elektronikoko helbidera: info@euskampus.eu.