Joint Research Laboratory on ENVIRONMENTAL ANTIBIOTIC RESISTANCE

2019/12/06 14:35:00 GMT+1

Bakterio multierresistenteen infekzioak eta antibiotikoen eraginkortasun falta munduko osasun publikorako mehatxu handienen artean daude. Ondorio dramatikoenak eremu klinikoan izaten dira baina, edonola ere, antibiotikoekiko erresistentzien hedapenaren arazoak ingurumenean du sorburua.

Egoera horren aurrean, beharrezkoa da ikuspegi holistiko (One Health) eta diziplina anitzeko bat baliatzea antibiotikoekiko erresistentziak sortu eta hedatzeko prozesuan ingurumenak duen rolean sakontzeko eta, horrela, ingurumenaren, animalien eta gizakien osasunerako horren kezkagarria den arrisku hori minimizatzeko.

 

Antibiotics

Testuinguru horretan, 2018ko ekainean Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait ikertaldek nabarmendu zuten beharrezkoa dela antibiotikoekiko erresistentzien arazoari konponbideak bilatzen lagunduko duen lan-eremu bat ezartzea. Horrela, Euskampusi proposatu zitzaion INGURUMENEKO ANTIBIOTIKOEKIKO ERRESISTENTZIA ikertzeko laborategi bateratu bat (JRL) sortzeko, Lurralde Jasangarri eta Osasungarriaren Poloaren barruan.

Ekimen horren helburu nagusia ikerketa zientifikoa eta ezagutzen transferentzia sustatzea da, antibiotikoekiko erresistentzien gorakadaren inguruan eta horrek ingurumenaren, animalien eta gizakien osasunerako dakarren arriskuaren inguruan.

2018ko azaroaren 30ean lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), NEIKER Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak eta Basque Centre for Climate Change zentroak (BC3), jarraian adierazten diren ikertaldeen parte hartzearekin (parentesi artean, ikertzaile nagusiak):

 UPV/EHU

Biokimika eta Biologia Molekularreko Saila eta Biofisika Institutua (Itziar Alkorta)

Kimika Analitikoko Saila (Néstor Etxebarria)

PIE-Plentziako Itsas Estazioa eta Zoologia eta Animalia Zelulen Biologiako Saila (Manu Soto)

Ingeniaritza Kimikoko eta Ingurumeneko Saila (Estilita Ruiz)

Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Saila (Lucía Gallego)

Landareen Biologia eta Ekologia Saila (Maite Lacuesta eta Usue Pérez)

Farmazia eta Elikagaien Zientzia Saila (Luis Javier R. Barron) BC3-Basque Centre for Climate Change (María José Sanz) NEIKER-Tecnalia (Carlos Garbisu)

Parte hartzaile horien presentziak bermatzen du proposatutako gaiak behar duen diziplinartekotasuna. Zehazki, antibiotikoekiko erresistentziaren arazoari heltzeko oinarri gisa ezagutzaren sail ugari hartzeko aukera eman digu, hala nola biokimika, biologia molekularra, medikuntza, kimika, mikrobiologia, toxikologia, agronomia, elikagaigintza eta ingurumena. Era berean, parte hartzen duten ikertaldeek elkarren osagarri diren gaietako esperientzia dute sarearen helburu globala erdiesteko, hots, gizartearentzako ezagutza eta balioa sortzeko antibiotikoekiko erresistentziak ingurumenean sortzeko eta hedatzeko moduari dagokionez, ikerketa, irakaskuntza eta dibulgazio lanen bidez.

Azken urte hontan (2018ko irailetik-2019ko irailera arte) egin diren jarduera artean, azpimarratu nahiko genuke hurrengoak:

JRLko kideek batera zuzendutako doktorego tesiak

Hiru doktorego tesi daude abian JRLko gaiarekin lotuta, baina ez dira batera zuzentzen ari.

JRLko kideek batera zuzendutako master lanak (2018-2019 ikasturtea):

Izenburua: Lurzoruko bakterio komunitateetan eragindako tolerantzia oxitetraziklina dosi desberdinen aurrean (Ingurumen Agrobiologikako Master Amaierako Lana)

Ikaslea: Maddi Artamendi

MALaren zuzendaria: Itziar Alkorta, Carlos Garbisu

JRLko kideek batera zuzendutako Gradu Amaierako Lanak (2018-2019 ikasturtea)

Izenburua: Kapsulatutako antibiotikoaren efektua nanopartikula lipidiko solidoetan Gram+ eta Gram- bakterioetan (Gradu Amaierako Lana Biokimikan eta Biologia Molekularrean)

Ikaslea: Eva Armendáriz Burgoa

GRALaren zuzendaria: Itziar Alkorta eta Lucía Gallego

Ikastegia: Zientzia eta Teknologia, UPV/EHU

Prentsa eta irratiko agerraldien artean, hauek azpimarratu nahi genituzke:

  1. María José Sanz: Elkarrizketa Radio Euskadiko Bulevar irratsaioan (2019ko urtarrilaren 7a). 
  2. Carlos Garbisu: La Mecánica del Caracol (irratsaioa), antibiotikoekiko erresistentziaren hedapena ingurumenean (2019ko urtarrilaren 10a). 
  3. Carlos Garbisu: TED Talk, «Antibiotikoekiko erresistentzia: gizateriarentzako mehatxurik larriena» (2019ko maiatzaren 9a). 
  4. Itziar Alkorta: Telemadrid kateko La Otra Ciencia programako antibiotikoei buruzko saioan parte hartzea 2018ko abenduaren 22an. 
  5. Itziar Alkorta: «Neurririk gabe erabili ditugu antibiotikoak», Argia aldizkaria, Argikontra atala, (2019ko otsailaren 17a). 
  6. Lucía Gallego: Terry Basterraren elkarrizketa El Correo/Diario Vasco egunkarirako: «Euskadi da antibiotiko gutxien kontsumitzen duen bigarren autonomia erkideagoa» (2019ko maiatzaren 6a). 

 

Zientzia Astea UPV/EHU 2018

  1. «Superbakterioen bila» standa
  2. «Bakterio ehiztariak lanean» tailerra, Bizkaia Aretoa 2018ko azaroa. 

 

JRLko kideen dibulgazio ekintzak:

The conversation «Hurrengo gobernuak zientziarengatik egin ditzakeen bederatzi gauza»

Campusa «Hurrengo gobernuak zientziarengatik egin ditzakeen bederatzi gauza» Zientzia Azoka 2019: Leitzako Institutuko ikasle talde batek antibiotikoekiko erresistentziei buruz egin duen ikerlan baten gidaria.

Harpidetu Newskampus boletinera

Pribatutasun politika irakurri dut eta onartzen dut.