Itsas Energia Berriztagarriez Erasmus Mundus Masterraren hasiera

2019/01/29 11:05:00 GMT+1

 

 

Pasa den urtarrilaren 29an, UPV/EHUko Goiko Ingenieritza Eskolan Itsas Energia Berriztagarriez diharduen REM izeneko masterra abian jarri zen. Jardunaldi interesgarri batean, zeinen Eider Roblesek (Tecnalia), Offshore Renewable Energy Joint Research Laboratory (JRL-ORE) delakoaren Zuzendari Zientifikoak parte hartu zuen Javier Marquesekin batera, EEEko Zuzendari Teknikoak, besteak beste.

Erasmus Mundus Masterra nazioartekoa da, honako lau unibertsitate europar hauek eskainia: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, Norvegiako Norges Tknisk-Naturvitenskapeliege Universitet, University of Strathcluyde eta Nanteseko École Centrale. Ikasleek lauhileko emango dute ikasten, dagokien unibertsitate zentro bakoitzean.

Nazioarteko graduondoko ikastaro honetan Europa osoko 25 ikasle ari dira parte hartzen eta EEEren partaidetza du, Eusko Jaurlaritzaren energia agentzia, baita haren saiakuntza zentroena ere, itsaso zabalean kokatutako BiMEP plataforma eta Mutrikuko olatuen energia planta.

Gehiago irakurri.