Hizkuntza gutxituen soziodidaktika: EUSKOOC mugaz gaindiko proiektua

2021/05/24 10:02:00 GMT+2

Hizkuntza gutxituen biziberritzea. EUSKOOC proiektuaren emaitzak aurkezteko jardunaldia, online eta doan. Ez galdu aukera!

Euskampus Fundazioak bideratutako topaketetatik abiatuz, mugaz gaindiko hezkuntza ikerkuntzako proiektu bat sortu da UPV/EHUren eta Bordeleko unibertsitateen artean (Bordeaux eta Bordeaux Montaigne). Sei ikertzaile gaude lantaldean: lau emakume eta bi gizon. Proiektuari EUSKOCC izena jarri diogu.

Helburua, uneotan, gure ingurunean ditugun bi hizkuntza gutxituk duten eskola hezkuntza egoera ezagutzea da; hots, euskarak Iparraldean eta okzitanierak. Horretarako, hizkuntza horiek irakastearen inguruko informazio kualitatiboa jaso dugu irakasleengandik, tresna parte hartzaileak erabiliz.  Hurrengo urratsa informazio hori ikasleen iritziekin erkatzea izango da. Inplikatutako talde guztien arteko elkarlanaren abiapuntua izango da beharbada, balio soziolinguistiko handia duten hizkuntzak biziberritzeko. 

Gure ikerketa ekainaren 4an aurkeztuko dugu Bordelen. Beste hizkuntza gutxitu batzuek ere lekua izango dute bertan, hala nola aragoierak Espainian eta korsikerak Frantzian. Esteka honetan, programari buruzko informazioa aurkituko duzu. Izenburua letra lodiz adierazita duten hizkuntzan eskainiko dira mintzaldiak, eta beste hizkuntza batean egindako diapositiba aurkezpena ere eskainiko da, lagungarri.

 

(On line har dezakezu parte. Doakoa izango da).

Harremanak: marie-anne.chateaureynaud@u-bordeaux.fr  eta argia.olcomendy@u-bordeaux-montaigne.fr

Deskargatu programa hemen.

Harpidetu Newskampus boletinera

Pribatutasun politika irakurri dut eta onartzen dut.