Euskampus Hannover Messen, 4gune Klusterra aurkezten

2018/04/25 10:30:00 GMT+2

Munduko azoka industrialik garrantzitsuenean euskal estrategia publiko-pribatuaren presentzia sendotu egiten da teknologia-zentroen, start-upen, unibertsitate sistemaren clusterraren eta lanbide heziketaren parte hartzearekin.  Hor ere Euskampus egon zen, 4gune Klusterra aurkezten, Igor Campillo eta Ekhi Atutxaren eskutik.

"The science, engineering, and technology higher education cluster of the four Basque universities: how to organise the Basque Country University System to improve learning, training, and research increasing added value around the Industry 4.0 challenges"

Basque Industry 4.0 Europako azoka industrialik garrantzitsuena den Hannover Messera itzuliko da, datorren apirilaren 23tik 27ra, eduki berriekin eta estrategia irmo eta sendotuarekin. Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak eta Manu Salaverria, Industry 4.0 Gidaritza Taldeko zuzendari exekutiboak gaur eman dituzte ezagutzera Euskadiko standaren xehetasunak: teknologia-zentroek industriarentzat garatutako teknologien adibideak, Bind 4.0 azelerazio programan parte hartu duten start-upak, edota pertsonen prestakuntza 4.0 industriaren esparruan. Iaz Basque Industry 4.0 nazioartean aurkezteko balio izan zuen azokak; aurten berriz, munduko agertokirik onenetakoan bere presentzia sendotzeko baliatu nahi da.

Ikusi bideoa hemen. https://www.youtube.com/watch?v=juQobRI3P6U 

 

Gehiago irakurri