Euskampus Fundazioaren jakinarazpena

2020/03/16 08:30:00 GMT+1

Euskampus Fundazioaren jakinarazpena Eusko Jaurlaritzak adierazitako osasun larrialdia eta Estatuko Gobernuak adierazitako alarma egoera direla eta, eta datozen egunetan hartuko diren neurriei kalterik egin gabe, Euskampus Fundazioak, UPV/EHUk egin duen bezala, erabaki du Euskampuseko kide guztien aurrez aurreko jarduera etetea, gaurtik aurrera, astelehena martxoaren 16tik, aurrera. Erabaki hau Unitate Autonomo guztiei aplikatzen zaie, hau da: SINNERGIAK, Agirre Lehendakari Center y Zientzia Kultura Unitatearen persona guztiei.

Euskampus Fundazioak telelan modalitatea normaltasunean garatuko du, baina lana, familia eta norberaren bizitza uztartzea lehenetsiko da, eta ohiko kanalen bidez (posta elektronikoa, telefonoa) aurkitzeko moduan egongo da. 

Ez da egingo lan arrazoiengatik inolako joan-etorririk, salbuespenezko gertaerak izan ezik.  

Euskampus Fundazioak bat egiten du Euskal Herriko Unibertsitateak komunitate osoari egindako deialdiarekin, osasun agintariek egindako osasun publikoko gomendioak zorrotz jarrai ditzan. 

Ahal dugun neurrian, gure kanaletan argitaratzen jarraituko dugu (webean, sare sozialetan), garatzen ari garen jarduera zabaltzeko (abian dauden proiektuak, etab.). 

Kontsultak bide telematikoz egingo dira (telefonoa, e-maila, Skype, hang-out, etab.). 

Zuen ulermena eta lankidetza kontuan hartuta.

Animo asko guztioi eta espero dugu laster normaltasuna gure bizitzetara itzuliko dela.  

 

Euskampus Fundazioa

Harpidetu Newskampus boletinera

Pribatutasun politika irakurri dut eta onartzen dut.