Euskampus Fundazioak “Euskampus Misioak 1.0” programa abiarazi du 2021ean

2021/11/11 14:30:00 GMT+1

 

Erronka handiei baterako erantzuna emateko aukera bat da

Mezua: COVID-19 pandemiaren osteko aldiak ahaleginak batzea eskatzen du, gizarteak erresilienteagoak, jasangarriagoak eta ekitatiboagoak izatea bultzatzeko. Desafio global hori gainditzeko, erantzun kooperatibo konplexuak eskatzen dituzten hainbat erronka zientifiko, teknologiko, ekonomiko, sozial eta politikori batera aurre egin behar zaie.

Egoera horretan, Euskampus Fundazioak “Euskampus Misioak 1.0” 2021eko programa abiarazi du patronatuko erakundeen arteko lankidetza proiektuak babesteko eta katalizatzeko, baita gaitasun osagarriak ekartzen dituzten beste erakundeenak ere, baldin eta inpaktu zientifiko, teknologiko, ekonomiko eta sozial handia edukitzeko potentziala badute eta bideratuta badaude erronka espezifikoei aurre egiteko –ahalmena dutenak eboluzionatzeko gizarte erresilienteagoetara, ekitatiboagoeta eta jasangarriagoetara; eta sustatzeko ozeanoen jasangarritasuna eta balorizazioa–.

Proposamenak aurkezteko epea abenduaren 15ean, 17:00etan amaituko da.

Sartu hemen programaren deskripzio osoa ikusteko. 

 

Harpidetu Newskampus boletinera

Pribatutasun politika irakurri dut eta onartzen dut.