Euskampus Eguna, eskertza eta balantzea

2017/12/13 12:54:12.282464 GMT+1

Joan den asteazkenean, azaroaren 29an, Euskampus Eguna egin zen Bilboko Ingeniaritza Eskolan, Euskampus Fundazioaren eskutik, UPV/EHUko, TECNALIAko eta DIPCeko ikerketa taldeen arteko lankidetza egituratzeko eta finkatzeko helburuz, Euskampuseko jakintza guneak ardatz hartuta, hau da, gure lankidetza agendako gaien inguruko gogoeta eta ikerketa arloak.

UPV/EHUko errektore Nekane Balluerkak eta TECNALIAko zuzendari nagusi Iñaki San Sebastiánek ekitaldia ireki ondoren, UPV/EHUk, Tecnaliak eta BCAMek JRL-ORE (Joint Research Laboratory in Offshore Renewable Energy) sinatu zuten.

Balluerka-euskampus-eguna.jpg

JRL-ORE martxan jarrita, indartu egin nahi dira aldeen arteko ikerketarako guneak, sinergiak aprobetxatzeko eta adosturiko esparru zientifiko eta teknologikoetan masa kritikoak lortzeko asmoz. Helburua da, hain zuzen ere, ikerketak eragin handiagoa izatea enpresa sarean eta gizartean.

JRL-ORE beste eragile eta esparru batzuetara zabaldu nahi da, ikerketaren emaitzek eragin are handiagoa izan dezaten.

Jarraian, Jan Alexandersson doktoreak, Alemaniako Adimen Artifizialaren DFKI Zentroko Ambient Assisting Living Gaitasun Zentroko zuzendariak, hitzaldi bat eman zuen proiektu konplexuetako baterako sorkuntzari buruz.

Horren ondoren, 6 jakintza guneetako baterako sorkuntza taldeek laugarren bilera egin zuten, eta hainbat tailer egin ziren askotariko gaiak jorratzeko: itsas energiak, 4.0 Industria, uretako eta lurreko ekosistemak, datuen zientzia eta eraldaketa digitala, osasunaren zientziak eta teknologiak, eta material berriak.

Amaieran, baterako sorkuntzako bileretan aurkeztutako erronken inguruko balantzea osatu zen, eta beste topaketa eta lankidetza gune batzuk antolatzeko deia egin zen.

Eskerrik asko denoi parte hartzeagatik. Hurrengo batean elkartuko garelakoan,