Euskampus Bordeaux Eguna 2020 online - Data gorde!

2020/07/10 13:15:00 GMT+2

Datorren urriaren 29an eta 30ean Euskampus Bordeaux Eguna 2020 ospatuko dugu. Gustatuko litzaiguke Euskampus Bordeaux komunitate osoa elkartzea aurreko bi edizioetan bezala, Donostian  eta Bordelen [jarri esteka]. Hala ere, aurten online formatu labur bat aukeratu dugu, gure Aliantzaren egoera ezagutzeko eta abian dauden lankidetza ugarien pultsua mantentzeko balioko diguna.

Euskampus-Bordeaux Egun honetan txupinazoa botako dugu urte handia ospatzeko. 2020-21 ikasturtea UPV/EHU, Tecnalia eta DIPCren Euskampus Nazioarteko Bikaintasun Campusa martxan jarri zeneko eta Bordeleko Unibertsitatearekin Mugaz Gaindiko Campusaren hasieraren hamargarren urteurrena da.

Xehetasun guztien berri emango dugu!

Gorde data zure egutegian eta ez galdu!

Oraingoz, 2019ko Euskampus Bordeaux Eguneko bideoa utziko dizuegu.

 

 

Harpidetu Newskampus boletinera

Pribatutasun politika irakurri dut eta onartzen dut.