EuroSoTL 2019 kongresua - Call for Papers

2018/10/20 15:10:00 GMT+2

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak ongi etorria ematen dizu EuroSoTL-en hirugarren ediziora. EuroSoTL Scholarship of Teaching and Learning-en Europako Biltzarra da, irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren ikuspegi akademikoarena. 2019ko ekainaren 13an eta 14an izango da. Biltzarra International Society for Scholarship of Teaching and Learning –ISSOTL- elkartearekin eta RED-U Unibertsitateko Irakaskuntzako Estatuko Sarearekin lankidetzan antolatu da.

Biltzarra Euskadin izango da. Euskadi, Europako hizkuntzarik zaharrena hitz egitea altxor duen herrialde txikia, kultura identitate berezikoa. Bizkaia Aretoan batu gara, hiriaren erdigunean. Eraikinak hainbat areto eta espazio ditu parte hartzaileek inguruneaz gozatzeko, Goi mailako Hezkuntzan irakaskuntzari eta ikaskuntzari buruzko gai berriak eztabaidatzeko eta nazioarteko esperientziak trukatzeko.

Zure ekarpena eginez ekitaldi honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Parte hartzeko moduak ahozko aurkezpena edo posterra dira.

Laburpenak (350 hitz) 2019ko urtarrilaren 20a baino lehen bidali behar dira Kongresuaren webgunearen bitartez. Bertan aurkituko duzu beharrezko informazio guztia.

 

Edizio honetarako planteatutako gai nagusiak hurrengoak dira:

  1. Azterketaren eta ikerketaren garapena graduko eta graduondoko ikasleetan
  2. Ikasleen inplikazioa bultzatzen duten esperientziak (Student Engagement)
  3. Gero eta ugariagoak diren esperientzia berriak, ikaskuntza sakona eta esanguratsua sustatzen dutenak
  4. Ikaskuntzaren eta irakaskuntzaren ikuspegi profesionala irakasleen garapen profesionala garatzeko helburu gisa
  5. SoTL eta Garapen Jasangarrirako Helburuak (Agenda 2030)

 

EuroSoTL 2019 kongresua ikaskuntza-irakaskuntza prozesuak hobetzen laguntzen duten esperientziak partekatzeko eta garapen profesionalean aurreratzeko elkargunea da.  

  • Komunikaziorik onenak Joanna Renc-Roe saria jasoko du.
  • Parte hartzaile guztiek parte hartu izanaren ziurtagiria jasoko dute.
  • Hizkuntza aniztasuna bermatuko da: zure komunikazioaren hizkuntza hautatu ahal izango duzu (beti ere euskarri fisikoa ingelesez izan beharko da).
  • Wifia dohainik kongresuaren egoitzan.
  • 13ko bazkaria eta kafea atsedenetan.
  • Kongresuko afaria 13an, Bizkaiko zubia bisitatzearekin batera.

Zure zain egongo gara Bilbon!

EuroSoTL 2019ko Antolakuntza Batzordea

Informazio gehiago hemen.

 

DATA GARRANTZITSUAK/

Proposamenak bidaltzeko epearen hasiera

Urriak 20 (2018)

Proposamenak bidaltzeko epearen amaiera

Urtarrilak 20 (2019)

Izena emateko epearen irekiera

Urtarrilak 21 (2019)

Onartutako proposamenen jakinarazpena

Martxoak 10 (2019)

Azken dokumentuak igortzeko muga data

Apirilak 30 (2019)

Izena emateko epearen amaiera

Maiatzak 20 (2019)

Kongresua

Ekainak 13-14 (2019)