Etorkizuneko Liderrak prestatzeko programa. 2018/2019 ikasturtea

2018/11/01 10:20:00 GMT+1

Lehenengo programaren arrakastaren ondoren, ALCk “2018/2019 Etorkizuneko liderrak prestatzeko programa” aurkezten du. Ezagutza hedatzeko eta erantzukizun garrantzitsuak hartuko dituen pertsonen hurrengo belaunaldiari laguntzeko helburu bikoitzarekin antolatzen dugu programa hau. Honek, esperientzia eta ezagutza duten pertsonak etorkizunean herrialdeari gauza handiak ekartzeko ahalmena duten gazteekin konektatuko ditu: orainaren eta etorkizunaren arteko hari gidaria izango da.

Prestakuntza-programa hau 18 eta 30 urte arteko 20 pertsonari dago zuzendua, ekimen publiko, pribatu edota sozialekin konprometituta daudenak, edota esparru publiko, pribatu, politiko edo asoziatiboan proiekzio handikoak direnak.

Informazio gehiago.