Euskal Erkidegoko, Akitaniako eta Nafarroako erakundeek Euroeskualdeko onkogeriatria behatokia eratu dute.

2018/04/24 14:55:00 GMT+2

 

Apirilaren 24an egin da Onkologikoan ONCONAEN proiektuaren hasierako bilera. Proiektu honek, Basque Health Cluster buruan duela, onkologia geriatrikoaren Euroeskualdeko behatokia sortzea du helburu, bestelako jarduera batzuen artean.

Era berean, beste jarduera horien barruan, mugaz alde bietako hiru herrialdeotako enpresa eta ikerguneen arteko lankidetza sustatuko da zahartzaroaren eta kronikotasunaren inguruan.

Proiektu honen barruan, aipatutako BASQUE HEALTH CLUSTER eta ONKOLOGIKOAz gain, CCI BIHARTEAN, BIODONOSTIA, C. HOSPITALARIO NAVARRA, EUSKAMPUS, Cluster GIPSO, SIRIC-BRIO, SODENA eta Cluster TIC-SANTÉ dira kide eta parte hartzaile.

 

Urrutikoetxea Onkologikoko doktore zuzendariak egindako ongi etorriaren ostean, Marc Moulin Akitania berriko, Euskal Erkidegoko eta Nafarroako Euroeskualdeko zuzendariak balioan jarri du mugaz gaindiko proposamenaren garrantzia, bai minbizi eta zahartzearen gaiak berez duen inportantziarengatik, nola bertan ari diren eragileen eta hauek burutzen dituzten jardueren bikaintasunarengatik.

 

Hala da, minbizia, orain gaixotasun kronikotzat hartzen dena, Euroeskualdean heriotza eragiten duen arrazoi nagusia dugu eta adinekoen heriotzen % 30era iristen da. 2050ean, minbizi kasuen % 50ak 75 urtetatik gorako populazioari eragingo dio.

Gure gizarteak aurrez aurre duen benetako erronka da eta gure gobernuek, osasun sistemek eta enpresek batera erantzun beharko diote. Problema oso antzekoa da hiru lurraldeetan eta, horregatik, tokian tokiko jakintza eta gaitasunak elkartuz ebazpide eta konponbide hobeak erdietsiko genituzke seguruenik.

 

Proiektuaren inaugurazioan, jendeari irekitako saioa izan dugu Ander Matheu Biodonostiakoak eta Laura Basterretxea Donostia ospitaleko doktoreek eskainiko ponentziekin. Jardunaldia ateak itxita jarraitu da. ONCONAEN ekimenak diziplina anitzeko proiektua bultzatu eta hasiko ditu problema honi erantzungo dioten lehendabiziko estrategiak definitzearren, proiektuan diren kideak diseinatzen ari diren hainbat ekintza bide eta bitarte direla.

 

ONCONAEN onkogeriatriarako behatokiaren lehendabiziko emaitzak urriaren 16an aurkeztuko dira, gipuzkoar hiriburuan egingo diren “Akitania Berri, Euskal Erkidego eta Nafarroako osasun enpresen laugarren elkarretaratze

 

Harpidetu Newskampus boletinera

Pribatutasun politika irakurri dut eta onartzen dut.