ENLIGHT sarea, UPV/EHUk eta Bordeleko Unibertsitateak parte hartzen dutena, Europako Unibertsitate gisa aitortua

2020/07/09 11:00:00 GMT+2

 

ENLIGHT unibertsitateen Europako sare bat da, bizi-kalitate ekitatiboa, jasangarritasuna eta konpromiso globala sustatzeko, goi-mailako hezkuntzaren eraldaketaren bidez (European University Network to promote Equitable Quality of Life, Sustainability and Global Engagement through Higher Education Transformation – ENLIGHT)

ENLIGHTek 9 unibertsitate biltzen ditu, ikerkuntzan jarduera intentsiboa eta ospe handia dutenak.  UPV/EHU eta Bordeleko Unibertsitateaz gain, Ganteko Unibertsitatea (Belgika), koordinatzaile gisa diharduena, Göttingengo Unibertsitatea (Alemania), Groningengo Unibertsitatea (Holanda), Uppsalako Unibertsitatea (Suedia), Tartuko Unibertsitatea (Estonia), Bratislavako Comenius Unibertsitatea (Eslovakia) eta Irlandako Unibertsitate Nazional – Galway (Irlanda).  Oro har, ENLIGHTk 312.500 ikasleko komunitatea biltzen du Europako eremu guztietako 12 hiritan (ipar-hego-ekialde-ekialde-mendebaldea, kostaldeko eremuak eta eremu kontinentalak).

Geografia-, kultura- eta hizkuntza-aniztasun hori  (11 hizkuntz ofizialekin)  da ENLIGHTren aktibo handienetako bat.

ENLIGHTek ezagutza-, trebetasun- eta gaitasun-oinarriak sortzea proposatzen du Europa osoko ikasleak konpromiso globaleko herritar bihur daitezen, eta bizi kalitate ekitatiboa eta planetaren iraunkortasuna sustatzeko gai izan daitezen".

ENLIGHT premisa honetatik abiatzen da: goi-mailako hezkuntzako erakundeek (BHI) zeregin garrantzitsua dute, aurrez aurre ditugun trantsizio sozial handiak bultzatzeko: ekologikoa, demografikoa eta digitala. ENLIGHTek ezagutza-, trebetasun- eta gaitasun-oinarriak sortzea proposatzen du, bai eta parte hartzen duten unibertsitateen hezkuntza berrikuntzarako potentziala hedatzea ere, Europa osoko ikasleak konpromiso globaleko herritar bihur daitezen, eta bizi kalitate ekitatiboa eta planetaren iraunkortasuna sustatzeko gai izan daitezen.

Bederatzi unibertsitateek hezkuntzari, ikerketari eta berrikuntzari buruzko agenda bat partekatzen dute, bost erronka enblematikotan ardaztuta. Erronka horiek erabakigarriak dira gizarte ongizaterako eta etorkizuneko iraunkortasunerako, eta Nazio Batuen garapen jasangarriko 17 helburuetatik (GIH) hamarri eragiten diete gutxienez. Bost erronka horiek osasunaren eta ongizatearen, iraultza digitalaren eta digitalizazioaren inpaktuaren, klima aldaketaren, energiaren erabileraren eta ekonomia zirkularraren eta ekitatearen arloko erronkei aurre egitera bideratuta daude.

ENLIGHTek erronka konplexu horiei heltzeko esparru berri bat proposatzen du, unibertsitateen eta interes talde garrantzitsuen arteko elkarteen bidez, bai tokiko inguruneetan, bai unibertsitate bakoitzaren nazioarteko sareetan. Era berean, aukera paregabea dago Euskampusen balio proposamena indartzeko; izan ere, gure Fundazioa, bai eta Tecnalia eta DIPC ere, ENLIGHTekin elkartutako erakundeetako bat da.

Zorionak, bada, UPV/EHUri eta Bordeleko Unibertsitateari, eragin handia izan behar duen ekimen handi honengatik. 

Informazio gehiago ENLIGHT sareari buruz.

 

Harpidetu Newskampus boletinera

Pribatutasun politika irakurri dut eta onartzen dut.