ENLIGHT - Europako Unibertsitateen ekimenaren aurkezpena

2020/02/27 10:55:00 GMT+1

Nekane BalluerkaK, UPV/EHUko Errektoreak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuari, Cristina Uriarteri, Enlight partzuergoaren barruan unibertsitate publikoa garatzen ari den Europako Unibertsitate proiektuaren ardatz nagusiak aurkeztu dizkio.

EHU-k Europako bederatzi unibertsitatek osatzen duten Enlight partzuergoaren barruan aurkeztu du bere proiektua. Partzuergo hori, goi-mailako hezkuntza eraldatzearen bidez, bidezko bizi-kalitatea, iraunkortasuna eta konpromiso globala sustatzen dituen unibertsitateen sare gisa definitzen da. Enlight-en helburuen artean daude, beraz, honako hauek: ikasleen ahalduntzea bultzatzea, sozialki konprometitua dagoen herritartasuna lortzeko; lurraldeetako tokiko erakundeekin estuki lan egitea; eta testuinguru global baten barruan eredu iraunkorrak sustatzea.

Enlight partzuergoak tokiko ekosistema sozio-ekonomikoekin lankidetza estuan lan egingo du erronka anitzei aurre egiteko, eta bertako kideen aniztasun geografiko, kultural eta linguistikoaz elikatuko da, 11 hizkuntza ofizial ere badaude-eta eremu horretan. Euskal unibertsitate publikoarekin batera, Europako unibertsitate hauek osatzen dute Enlight partzuergoa: Bordeleko Unibertsitatea (Frantzia), Irlandako Unibertsitate Nazionala-Galway, Bratislavako Comenius (Eslovakia), Tartu (Estonia), Gante (Belgika), Göttingen (Saxonia Beherea, Alemania), Groningen (Herbehereak) eta Uppsala (Suedia).

Bileran, sailburua eta errektorea bat etorri dira EHUk Europako Unibertsitateak ekimenerako aurkezten duen proiektua proiektu desafiatzailea eta estrategikoa dela esatean, bereziki ikasleen prestakuntzari eta gaikuntzari dagokionez. Biek aukera gisa ulertzen dute ekimen hau, UPV/EHUri lankidetza akademikorako ematen dizkion aukera berriengatik, edo ikerketa, irakaskuntza zein transferentzia proiektatzeko eskaintzen dizkion abaguneengatik.

 

Informazio gehiago.

Harpidetu Newskampus boletinera

Pribatutasun politika irakurri dut eta onartzen dut.