ENLIGHT - Bordeleko Unibertsitatea eta UPV/EHU gehi beste Europako 7 unibertsitaterekin patzuergoan

2019/11/06 14:35:00 GMT+1

Joan den urriaren 29an, Estoniako Tartu hirian, ENLIGHT partzuergoa sortu zen, lehen helburu izango duena proiektu bat aurkeztea 2020ko otsail amaiera arte zabalik egongo den Europako Unibertsitateen Erasmus+ deialdira. UPV/EHUrekin batera, unibertsitate hauek arituko dira ENLIGHT partzuergoan: Bordele, Irlandako Unibetsitate Nazionala (Galway), Bratislavako Comenius, Tartu, Gante, Göttingen, Groningen eta Uppsala.

Europako unibertsitateen aliantza hauek Europako estatuen 2017ko akordioaren emaitza dira, akordio horren xedea izanik Europar Batasun osoan sendotzea goi mailako hezkuntzako erakundeen arteko elkarte estrategikoak, eta bultzada ematea aldi berean Europako unibertsitateen konstituzioari. Europako unibertsitateak EB osoko unibertsitate sareetan bilduko dira, goi mailako irakaskuntzaren kalitatea eta lehiakortasuna indartzeko kontinente zaharrean.

ENLIGHT partzuergoak estuki lan egingo du tokiko ekosistema sozioekonomikoekin erronka ugariei aurre egiteko, eta kideen aniztasun geografikoaz, kulturalaz eta linguistikoaz bermatuko da (11 hizkuntza ofizialekin).

Informazio gehiago: UPV/EHU, Bordeleko Unibertsitatea, Uppsala Unibertsitatea, Bratislavako Comenius Unibertsitatea, Gottingengo Unibertsitatea, Ganteko Unibertsitatea.