“EKATE” abian jartzea, POCTEFA proiektua, elektrizitate fotovoltaikoaren autokontsumo kolektiborako

2020/03/17 17:47:00 GMT+1

 

logo-interreg-poctefa-RGB.jpg

Etorkizuneko sare elektrikoa deszentralizatua, deskarbonizatua, digitalizatua eta adimenduna izango da. Tokiko baliabide naturalak erabiltzen dituzten energia-zirkuitu laburrek lehentasuna izango dute. EKATE proiektua abiaraztean, hogeita hamar hilabeteko proiektua jarri da martxan. Mugaz gaindiko lankidetzari esker, proiektuak erronka horri erantzun nahi dio, autokontsumo kolektiboko instalazio fotovoltaikoetarako energia-trukea kudeatzeko sistema eraginkorretan lan eginez, “Blockchain” eta “Internet of Things” teknologiei esker.

Frantzia-Espainia mugako lurraldeak zirkuitu laburreko energia fotovoltaikoaren kudeaketaren erreferentzia bihurtzea da proiektuaren helburua. Horretarako, bazkideek Katalunian eta Iparraldean erreferentziazko instalazioak egiteko asmoa dute. Instalazio horiek teknologia eta negozio-ereduak ebaluatzea ahalbidetuko dute, Poctefa lurralde osoan hedapen hobea izateko. Proiektuak, halaber, lurraldeko eragileen, haien kokapenaren eta autokontsumo kolektiboaren gaian garatzeko aukeren diagnostikoa egitea ere aurreikusten du.

Captura de pantalla 2020-03-17 a las 17.46.48.png

EKATE otsailaren 7an abiatu zen ESTIAren instalazioetan, eta Pirinio Atlantikoetako, Euskal Autonomia Erkidegoko, Kataluniako, Nafarroako eta Ekialdeko Pirinioetako bazkideak biltzen ditu: Teknologia Industrial Aurreratuen Goi Eskola - ESTIA (Bidart), Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU, Donostia), Ingeniaritzako Metodo Digitalen Nazioarteko Zentroa - CIMNE (LLeida), ENERCLUSTER elkartea (Iruña), TECSOL enpresa (Perpignan) eta eraikinean eta industrian energia berriztagarriak garatzeko elkartea – DERBI (Perpignan).

UPV/EHU-ren aldetik, bereziki Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako “Kontrola Sare Elektriko Adimentsu eta Sorkuntza Banatuan” Masterreko irakasle-ikerlari batzuek dute proiektua garatuko.

POCTEFA 2014 programak hirugarren deialdiaren esparruan onartutako proiektua da, Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatua.

EKATE (EFA 312/19) proiektuaren %65 Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatuko du, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014 2020) programaren bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugako espazioaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da. Haren laguntza mugaz gaindiko jarduera ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak garatzera bideratzen da, lurraldearen garapen jasangarria bultzatzen duten estrategien bidez.

 Informaio gehiago Haritza Camblongen postean, masterraren zuzendaria. 

UPV/EHUko masterraren web ere ikusi.

Harpidetu Newskampus boletinera

Pribatutasun politika irakurri dut eta onartzen dut.