UPV/EHUren eta Bordeleko Unibertsitatearen arteko KOTUTELA-KO doktoregoentzako bekak

2021/05/19 10:15:00 GMT+2

UPV/EHUk “UPV/EHUn ikertzaileak prestatzeko kontratazioa 2021” deialdirako hautagaitzak aurkezteko epea ireki berri du.

 

Mugaren bi aldeetako ikasleok eta zuzendariok prestatu zuen hautagaitza!

UPV/EHUra atxikitutako ikertzaileak izan ala ez, mekanismo horrek beste erakunde batzuekin lankidetzan hasteko edo haiei jarraipena emateko ireki ditzakeen aukerei buruz, Euskampuseko jarduera-eremuko alderdi nagusian.

Hain zuzen ere, deialdiak doktoretza aurreko lau kontratazio mota jasotzen ditu, eta horietatik hiru bereziki interesgarriak izan daitezke lankidetza berriak sustatzeko:

  • I. modalitatea: doktoratu aurreko prestakuntza orokorreko ikertzaileak kontratatzea. (EHUren eta beste erakundeen artean tutoretza partekatua egiteko aukera ematen du, betiere zuzendarietako bat, gutxienez, EHUko doktorego-programako irakaslea bada eta bietako bat UPV/EHUkoa bada).
  • II. modalitatea: doktoratu aurreko prestakuntza orokorreko ikertzaileak kontratatzea, doktorego tesia euskeraz egiteko. (EHUren eta beste erakundeen artean tutoretza partekatua egiteko aukera ematen du, betiere zuzendarietako bat, gutxienez, EHUko doktorego-programako irakaslea bada eta bietako bat UPV/EHUkoa bada).
  • III. modalitatea: UPV/EHUren eta Bordeleko Unibertsitatearen artean tutoretza partekatuko ikertzaileak UPV/EHUn prestatzeko kontratazioa. 

Euskampusen elkarlanari ekitearen aldeko apustua egiten dugu, beraz, ikasle eta zuzendariei zuen hautagitza prestatzera animatzen zaituztegu, lankidetza- eta karrera-proiektuetarako aukera parregabea baita. 

Aurkezteko epea zabalik 2021eko ekainaren 7ra arte. 

Informazio gehiago hemen.

Informazio gehiago doktorego-tesien kozuzendaritza eskatzeko jarraibideei buruz, UPV/EHUren webgunean.

Kotutoretza doktoregoari buruzko informazio gehiago,: Euskampus webgunean.

Harpidetu Newskampus boletinera

Pribatutasun politika irakurri dut eta onartzen dut.