Araba Talent eta Arabako Foru Aldundia

2021/10/22 12:25:00 GMT+2

Araba Talent aurkeztu zuten Euskampus Fundazioak, Arabako Foru Aldundiak eta Euskadiko Familia Enpresaren Elkarteak (AEFAME), joan den urriaren 20an, asteazkena, Gasteizko Artium Museoan.

 

Araba Talent prestakuntza beken programa bat da nazioarteko erreferentziazko unibertsitate zentroetan, Arabako Foru Aldundiak sustatua Arabako ikasleentzat.

2022.urtean abiaraziko dute Araba Talen, eta lehenurre horretan helburua izango da prestakuntza handia duten ikasleak Arabako familia enpresetan sartzea, orien erronkei eta proiektu estrategikoei erantzuna emateko.

“Parte hartzaileak nazioarteko erakundeetako ospe handiko programetan prestatuko dira, eta, ondoren, hautatzen dituzten enpresetan hasiko dira lanean”, azaldu dute Foru Aldundikoek.

Artium museoan egindako ekitaldian partaide izan ziren, halaber, Igor Campillo, Euskampus Fundazioko zuzendaria, eta Gaizka Zulaika, AEFAME Euskadiko Familia Enpresaren Elkarteko zuzendaria. Hiru hizlariek beren hitzak zuzendu zizkieten han zeuden enpresetako ordezkariei.

Igor Campillok, Araba Talenten eragilea den aldetik, proiektua oso indartsua etaekimen bultzatzailea zela esan zuen. Euskampus aditua da arlo horretan, unibertsitateetako pertsonak lotzen dituelako gaitasunekin, nazioarteko inguruneetan prestakuntza handia duten herritarrak trebatzeko.

 

Informazio gehiago: Noticias de Alava.

Harpidetu Newskampus boletinera

Pribatutasun politika irakurri dut eta onartzen dut.