Akitania Berriko Euroeskualdeak eskainitako mugikortasun bekak

2022/08/22 11:30:00 GMT+2

2021-2022 ikasurtean Akitania-Berria, Euskadi eta Nafarroako unibertsitate batean ikasle diren eta beren mugikortasuna Euroeskualdeko lurralde batean egin nahi duten ikasleek 2022eko urriaren 1a arte dute beren Euroeskualdeko beka eskatzeko.

Euroeskualdeko Bekak, 2016an abian jarritako tresnak, 300€ko laguntza ekonomikoa eskaintzen due ikasleei. Beka metagarria da beste laguntza ekonomiko batzuekin, esate baterako, Crous edo Erasmus bekekin.

Bekaren helburua Euroeskualdeko kide diren lurraldeen arteko mugikortasuna sustatzea da Euroeskualdeko sentimendua indartzeko, hurbiltasunaren nazioartekotzearen filosofian. Bekak ikasleei eta doktoregaiei mugaz gaindiko espazioa hobeto ulertzen laguntzen die, beren ibilbidea aberasten duen eta kulturen arteko gaitasunak eskuratzeko aukera ematen duen esperientzia akademikoari esker.

Eskaerak Euroeskualdeko webgunetik egiten dira, esteka honetan.  

Harpidetu Newskampus boletinera

Pribatutasun politika irakurri dut eta onartzen dut.