Akitania Berria/Euskadi/Nafarroako Bio-osasun Industrien 6. Topaketak 2021eko maiatzaren 6an (ONLINE)

2021/03/15 16:45:00 GMT+1

 Bordeleko Unibertsitateko, UPV/EHUko eta Tecnaliako osasun ikertzaile eta koordinatzaile guztiak animatzen ditugu Akitania Berria/Euskadi/Nafarroako Bio­osasun Industrien 6. Topaketan parte hartzera.

 

Doan da, baina izena eman behar da. Aurten, Topaketak   Bordelen egingo dira, modu birtualean.

 

Helburua:

Topaketen helburua da mugaz gaindiko proiektuak sustatzea, hiru eskualdeetako osasun sektoreko erakunde publiko eta pribatuetako industrialarien eta ikertzaileen lankidetzarekin. Partaidetza gero eta handiagoa da halako proiektuetan, euroeskualdeetan lankidetzan aritzeko beharraren seinale.

 

Parte hartzaileak:

Topaketak Akitania Berriko, Euskadiko eta Nafarroako osasun sektoreko enpresari, ikertzaile, unibertsitate ikasle eta, finean, berrikuntzaren eragile guztientzat dira.

 

Programa:

Hemen eskuratu dezakezue aldez aurreko programa: 

Jardunaldian 9 flash aurkezpen egingo dituzte enpresek. Gainera, aurreko edizioetan bezala, mugaz gaindiko lankidetza ereduak aurkeztuko dira, eta mahai inguru bat egingo da euroeskualdean sektoreak dituen ezaugarri nabarmenen inguruan eztabaidatzeko. Esparru horretan, COVID-AR mugaz gaindiko proiektuko aurrerapenak aurkeztuko dira. Proiektua 2020ko Euskampus Bordeaux egunean nabarmendu zen, eta Euskampus Erresilientzia COVID-19 programaren barruan hautatu zen (amaierako balantzea, hemen. COVID-AR proiektuak antibiotikoekiko erresistentziaren areagotzea jorratzen du, COVID-19aren pandemiarekin batera areagotu baita hori.

 

Antolaketa:

Euskampus Bordeaux campuseko kideak harro daude 2013az geroztik euroeskualdeko bio-osasunaren inguruko topaketen antolaketa batzordearen barruan egoteaz Euskampus fundazioaren bidez. Topaketa horiek seigarren aldia izango dute aurten.

Ekitaldi hori maiatzaren 6an izango da, formatu digitalean, eta Frantziako hego-mendebaldeko Farmazia Industrien Elkarteak (GIPSO), Basque Health Clustereta Sodenak antolatzen dute.

Ekitaldia aurten Meet2Win  konbentzioaren ekitaldi satelite moduan antolatu da, eta honako hauen laguntzarekin: ALLIS NA, Bihartean , Akitania Berria/Euskadi/Nafarroako euroeskualdea, eta Akitania Berria eskualdearen babesarekin.

 

 HEMEN eskura dezakezu informazio guztia: 

 

Harpidetu Newskampus boletinera

Pribatutasun politika irakurri dut eta onartzen dut.