55 herrialdetako 320 hautagai Energia Berriztagarriak Itsas Ingurunean Erasmus Mundus Masterraren lehen ediziorako

Datorren apirilaren 15ean REM (Renewable Energy in the Marine environment) masterrerako hautatuak izan diren ikasleen zerrenda argitaratuko da. 55 herrialdetako 320 ikaslek egin dute eskaera, horietatik 24 hautatuko dituzte. Aukeratutakoen artean 12 ikaslek gastu guztietarako beka oso bat izango dute, graduondokoa egiten den herrialdeetako egonaldiei lotutako gastuak barne.

Lau unibertsitateren artean eskaintzen da masterra. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), University of Strathclyde, Norwegian University of Science and Technology eta École Centrale de Nantesen. 

Bi urteko ikasketak izango dira, lehenengo lauhileko eskolak Eskozian emango dira, bigarrenekoak Euskadin, eta hirugarrena, aukeratutako espezialitatearen arabera Nantesen edo Trondheimen (Norway).

Azkenengo lauhilekoan master amaierako lana egingo dute. Lan hori, aipatutako edozein unibertsitatean edo proiektuarekin asoziatutako 35zentroetako batean, horien artean enpresa pribatuak eta ikerketa zentroak daude.