2030ko EHUagenda 203 Garapen Iraunkorra eta Ocean i3

2019/11/12 17:20:00 GMT+1

Joan den apirilean, Gobernu Kontseiluak "EHUagenda 203 Garapen Iraunkorrari ekin"delakoa onartu zuen, eta, horrela, unibertsitatea lerrokatu egin zen Garapen Iraunkorreko 18 Helburuetatik 12+1ekin eta Nazio Batuek Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendan (2015) ezarritako 169 xedeetatik 35ekin.

Garapen jasangarrirako 2030 EHUagendak (2019-2025) jaso eta biltzen du UPV/EHUk 2030 agendaren 17 GLHetako 12ri egindako ekarpena eta, hauez gain, hizkuntza eta kultur aniztasunarekiko konpromisoa gehitu du 17+1 GJHaren bidez. Era berean, bertan bilbatzen dira plan sektorialak (Berdintasun plana, inklusio plana eta planeta campusa) eta IKD i3 hezkuntza ereduari (ikaskuntza x ikerkuntza x iraunkortasuna) egindako berrirakurketa.

EHUagenda 2030 prestatu bitartean, UPV/EHUren hezkuntza ereduaren berrirakurketa bat egin da, IKD eredua (2010), egungo orientabide pedagogikoekin eta XXI. mendeko erronka handiekin lerrokatzeko. Hau izan da emaitza: IKD i3 (“i ber hiru”: ikaskuntza x Ikerkuntza x iraunkortasuna)Horregatik, lankidetza sortzea proposatzen da, hau da,  Garapen Iraunkorreko Helburuen eta UPV/EHUk konpromisotzat hartutako helburuen artean, IKD i3 hezkuntza ereduarekin eta biak laguntzen dituzten programa eta proiektuekin.

Ocean i3 proiektua programak batez ere 4GIHari laguntzen dio, eta litekeena da beste GIH bati laguntzea, besteak beste, 11GIHari Hiri eta Komunitate iraunkorrak, 12GIHari Ekoizpen eta Konsumoen arduratsua, 14GHari Itsaspeko Bizitza eta nola ez 17GIHari Hizkuntza eta Kultur Aniztasuna.

Informazio gehiago hemen.