2022ko Euskampus Bordeaux Eguna - Izen ematea zabalik - Behin betiko programa argitaratuta!

2022/09/20 16:55:00 GMT+2

2022ko azaroaren 21 eta 22an Bordelen Euskampus Bordeaux Eguna ospatuko da, mugaz gaindiko Euskampus Bordeaux Campuseko komunitatearen urteroko topaketa. Beste behin ere, UPV/EHUren, Bordeleko Unibertsitatearen, DIPCren eta Tecnaliaren arteko aliantza estrategiko horren esparruan garatzen diren proiektu eta lankidetza guztiak partekatzeko, ikusarazteko eta balioesteko aukera izango dugu, Euskampuseko Patronatu osora eta haren erakunde laguntzaileetara zabaltzen dena.

Jeitsi behin betiko programa hemen.

 Izen ematea zabalik_Euskampus Bordeaux Eguna 2022

Eman izena!

Donostiako aurreko edizioaren ildotik, arreta berezia jarriko da bertaratutako guztien elkarreragina eta parte hartze aktiboa sustatzeko, bi lanaldi erdiko programa batean. Oraingo honetan, topaketaren amaiera gisa, etorkizuneko mugaz gaindiko campusa irudikatuko dugu, parte hartzaile guztien ekarpenen laguntzarekin.

Ekitaldiak, eleanitza eta aldi bereko interpretazioa izango duena, bere nortasun ezaugarrietako bat, osoko bilkurak eta tailer parte hartzaileak txandakatuko ditu, bilera informalen uneak eta topaketa sozial eta kulturaleko uneak; elkar eragiteko aukera bat, elkar hobeto ezagutzeko helburuarekin, harreman pertsonal eta profesional sendoetan oinarritutako lankidetza sareak ehuntzen jarraitzeko, eta komunitatea zabaltzen joateko, bereziki bere baitan ikasle gehiago sartuz. Pertsonak dira mugaz gaindiko lankidetzaren etorkizuna eraikitzen dutenak, eta garrantzitsua da espazioak partekatzea kohesio sozial multikultural, eleanitz eta diziplina anitzekoa gerta dadin.

Gehiago irakurri.

Ikusi hemen behin betiko programa.

Harpidetu Newskampus boletinera

Pribatutasun politika irakurri dut eta onartzen dut.