2019ko Euskampus Bordeaux Eguna - Azken ordukoa!

2019/11/25 10:00:00 GMT+1

Gure topaketa, Euskampus Bordeaux Eguna, ostiral honetan  azaroaren 29an La BAstide, Université de Bordeaux gunean ospatuko dena gero eta huribilago dago!

Aurten, gure topaketan nobedade gisa, ekitaldi osoaren graphic recording bat izango dugu, Muxote Potolo Bat-en eskutik, 4 hizkuntzaz islatuta eta zuzenean eginda. Ildo beretik, gonbidatuen murala bat ere egongo da. Bertan, ekitaldi honen inguruan dituzuen hausnarketa eta komentario guztiak utzi ahalko dituzue. Horretaz gain, mugaz gaindiko lankidetza honetako funtsezko pertsonei elkarrizketak egingo zaizkie eta hauek datorren urteko Euskampus Bordeaux bideo batean eskainiko dira 2020 urtean.


Izen ematea itxita dago. Laster berri gehiago.