Aurkezpena. Euskal unibertsitatearen ekarpena euskal gizartearen eraldaketari
Unibertsitateak erantzukizun handia du heziketaren eta giza garapen iraunkorraren arteko lotura indartzen. Bere ekarpena funtsezkoa da bizi garen mundu honen ulerkuntza kritikorako, komunitate global eta tokiko bateko kideak izatearen kontzientzia sortzeko, eta giza garapen iraunkorra sustatzeko, bai pertsona mailan, eta bai gizarte mailan.
Unibertsitateak euskal gizarteari egindako ekarpena hobeto ulertzeko helburuarekin, Euskal Herriko Unibertsitateko eta Agirre Lehendakaria Centerreko ikerketa-talde batek ikerlana egin du, euskal unibertsitate-sistemak gizarte osoari egindako ekarpenen eta dituen funtzioen inguruko pertzepzioa gaitzat izanik.
Datorren asteartean, azaroak 27, arratsaldeko 6etan, Bizkaia Aretoko Arriaga gelan, ikerketa honen ondorioak aurkeztuko ditugu. Ikerketan askotariko iritziak identifikatu dira euskal unibertsitatearen orainaz eta geroaz.
Baieztapena eskatzen da: 94 601 79 86 / openakademia@agirrecenter.eus
- https://euskampus.eus/eu/agenda/aurkezpena-euskal-unibertsitatearen-ekarpena-euskal-gizartearen-eraldaketari
- Aurkezpena. Euskal unibertsitatearen ekarpena euskal gizartearen eraldaketari
- 2018-11-27T18:00:00+01:00
- 2018-11-27T19:30:00+01:00
- Noiz 2018/11/27 18:00 - 19:30" (Europe/Madrid / UTC100)
- Non Bizkaia Aretoa. Arriaga aretoa.
- Hitzorduaren URLa Kanpo webgunea
-
Hitzordua egutegira gehitu
iCal