2021eko Euskampus Bordeaux Eguna
Urriaren 28 eta 29an Euskampus-Bordeaux Eguna 2021 egingo da Donostian, Tabakalera eraikinean.
Aurten, 2021ean, jardunaldi presentziala egin ahal izango dugu baina, osasun kontuak direla eta, 150 pertsonara mugatuko dugu edukiera. Bertan egongo dira Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) ordezkariak, Bordeleko Unibertsitatekoak, TECNALIakoak, Donostia International Physics Center (DIPC) zentrokoak, eta Euskampus Fundazioko gainerako patronoen ordezkariak, bai eta euskal erakundeetako eta Akitania Berriko ordezkariak ere, eta aipatutako erakundeetako irakasle-ikertzaileak zein ikasleak. 2020. urteko edizioan bezala, ekitaldia online emango da, UPV/EHUren Uda Ikastaroetako azpiegitura eta esperientzia baliatuta. Lankidetza estrategikoa ezarri da berriz ere aipatutako ikastaroekin, jardunaldia antolatu eta aurrera eramateko.
- https://euskampus.eus/eu/agenda/2021eko-euskampus-bordeaux-eguna
- 2021eko Euskampus Bordeaux Eguna
- 2021-10-28T00:00:00+02:00
- 2021-10-29T23:59:59+02:00
- Noiz 2021/10/28 - 2021/10/29 (Europe/Madrid / UTC200)
- Non Tabakalera, Donostia-San Sebastián
-
Hitzordua egutegira gehitu
iCal