Bloga
2017/11/11 23:20:00 GMT+1

Investigación cooperativa: Un viaje sin retorno pero con un final más eficaz

Elena Urdaneta
Los científicos necesitamos acercarnos a la sociedad y conocer bien sus necesidades para conectarlas con nuestra investigación. De la misma manera, la comisión Europea, dentro de sus Framework Programme, tiene Programas especializados en como la Ciencia realiza su acción CON y PARA la Sociedad. / Elena Urdaneta es Doctora en farmacia e investigadora con amplia experiencia en gestión de proyectos internacionales e interdisciplinares y abierta a tender puentes. / Elena Urdaneta Doktorea da farmazian eta esperientzia handiko ikertzailea nazioarteko eta diziplinarteko proiektuen kudeaketan, eta prest dago beti zubiak ezartzeko.

Albert Link (2017) ha definido la investigación cooperativa como un grupo de actividades, incluyendo los intentos de hacer, la realización de un contrato con 2 ó más grupos diferentes con los propósitos de: A) hacer una análisis teórico, experimental o sistemático de fenómenos o de hechos observables; B) el desarrollo de tecnologías, o C) la extensión de hallazgos científicos hasta aplicaciones para demostración de prototipos o equipos.

Además estos últimos años podemos sumar el paradigma de Investigación Responsable, para realizar una investigación cercana a los Retos sociales y para integrar en la misma todos los parámetros necesarios para que los resultados finales tengan impacto en la sociedad.

Hacer una investigación cooperativa y eficaz exige tener en cuenta diferentes aspectos que van más allá de la propia disciplina científica y que nos interpela todavía más a trabajar de manera cooperativa con otros grupos científicos, a realizar un proceso de co-creación con la sociedad y con los agentes que pueden intervenir y además a comunicar a varios niveles.

Para animar a trabajar en este paradigma de Investigación cooperativa, muchos Gobiernos han cambiado sus políticas de apoyo a los grupos de Investigación y tenemos a varios niveles Programas de Subvención que favorecen la cooperación Público-privada y la interdisciplinariedad. Además Europa, ha priorizado para el año 2020, los retos sociales antes los cuales la comunidad investigadora se ha movilizado y ha cambiado sus maneras de trabajar.

Necesitamos cambiar nuestra manera de investigar porque tenemos que integrar (al mismo nivel) diferentes agentes, a la sociedad civil, a todas las ciencias (sean Humanas, sociales, sanitarias, ingenierías, …). Necesitamos hacernos preguntas de manera diferente y ello pasa por reconocer que cada día necesitamos más trabajar en entornos complejos y de manera cooperativa.

Euskampus, para trabajar con este Paradigma, tiene desarrollado el programa de Polos de Conocimiento y trata de seguir fomentando relaciones de investigadores de manera diferente, y de manera retadora. Sabemos que el camino no es fácil, pero estamos convencidos de que el camino es entretenido y estimulante para las mentes que saben que tienen antes sí una misión muy importante para nuestra sociedad.

Elkarlaneko ikerketa: itzulerarik gabeko bidaia amaiera eraginkor batean

Zientzialariok gizartearengana hurbildu behar izaten dugu eta haien premiak ondo ezagutu, premia horiek gure ikerlanari lotzeko. Era berean, Europako Batzordeak, bere Framework Programme-n barruan, Programa espezializatuak ditu Zientziak bere ekintzak GIZARTEAREKIN eta GIZARTEARENTZAT garatzeko.

Albert Link-ek (2017) jarduera multzo bat bezala definitu du elkarlaneko ikerketa, egiteko asmoak barnean hartuta, 2 talde desberdinekin edo gehiagorekin kontratu bat egiteko, ondokoak helburu hartuta: A) fenomeno edo gertaera behagarrien analisi teoriko, esperimental edo sistematiko bat egitea; B) teknologiak garatzea, edo C) aurkikuntza zientifikoak hedatzea prototipoak edo ekipoak frogatzeko aplikazioetaraino.

Gainera, azken urteotan, Ikerketa Arduratsuaren paradigma gehitu dezakegu, gizartearen Erronketatik gertu dagoen ikerketa egiteko eta bertan beharrezko parametro guztiak txertatzeko, azken emaitzek gizartean eragina izan dezaten.

Elkarlaneko ikerketa eraginkor bat egiteko hainbat alderdi kontuan hartu behar ditugu, zientziaren arlotik harago doazenak eta nabarmenago eskatzen digutenak beste talde zientifiko batzuekin elkarlanean aritzeko, gizartearekin eta esku hartu dezaketen eragileekin batera sortze prozesu bat aurrera eramateko eta baita maila desberdinetan komunikatzeko ere.

Elkarlaneko Ikerketaren paradigma honetan lan egitera animatzeko, Gobernu ugarik Ikerketa taldeei laguntzeko euren politikak aldatu dituzte, eta maila desberdinetan ditugu Diru-laguntza Programak, lankidetza Publiko/pribatua eta diziplinartekotasuna bultzatzen dutenak. Gainera, 2020. urterako gizarteko erronkei lehentasuna eman die Europak, eta erronka horien aurrean mobilizatu egin da ikertzaileen komunitatea eta aldatu egin ditu ondorioz lan egiteko bere moduak.

Hala, ikertzeko gure modua aldatu beharrean gaude, integratu egin behar baititugu (maila berean) eragile desberdinak, gizarte zibila, zientzia guztiak (Gizadiaren, gizartearen, osasunaren, ingeniaritzaren… arlokoak badira ere). Beste modu batean planteatu behar dizkiegu galderak geure buruei eta horretarako, lehenik, aitortu beharra dugu egunero gehiago jardun behar dugula ingurune konplexuetan eta elkarlanean.

Euskampusek, Paradigma horrekin lan egiteko, Ezagutza Poloen programa du garatuta, eta erronka gisa hartuta ikertzaileen artean beste modu bateko harremanak sustatzen jarraitzen du. Jakin badakigu ez dela bide erraza; konbentzituta gaude, ordea, bide entretenigarria eta pizgarria dela gure gizartearen alde garrantzi handiko misio bat aurrean dutela jakin badakiten adimenentzat.