Bloga
2017/11/04 23:20:00 GMT+1 movilidad

Movilidad transfronteriza: hacia una línea de autocar express transfronteriza

Katixa Peigneguy
Rápida, sostenible, sencilla, directa y con horarios numerosos y adaptados: así desean que sea la línea transfronteriza de transporte público los millares de trabajadores fronterizos y otros ciudadanos que la utilizarán cada día. La Eurorregión Nueva Aquitania Euskadi Navarra lanza ahora una consulta en línea (en euskera, castellano, francés e inglés) por y para su futuros usuarios con el objetivo de afinar esta oferta y adaptarla a sus necesidades.

 

2951: es el número estimado de personas afincadas en Iparralde que, en la actualidad, cruzan la muga casi a diario para trabajar (según la publicación “Iparralde en números”, Observatorio económico de Iparralde publicado por la Communauté d’Agglomération Pays Basque, noviembre del 2017). Son un poco menos pero numerosos también en hacer el viaje en el sentido opuesto, afincados en Euskadi y trabajando en Iparralde. A estas personas habría que sumar muchas otras, seguramente varios cientos, que cruzan la frontera con una frecuencia menor pero muy alta, como lo hacemos dos compañeras del equipo de Euskampus Fundazioa. Todos formamos parte del mismo colectivo: él de los trabajadores fronterizos. Un colectivo que todavía no se ha transformado totalmente en comunidad por no contar, entre otras cosas, con un medio de transporte público moderno adaptado a sus necesidades y que puede revelarse como un auténtico espacio de encuentro, de intercambio, de networking.
Ahora bien, se debe reconocer una mejora de la oferta de transporte público durante estos últimos años con, por ejemplo, más salidas de autobuses diarias entre Bayona y Donostia aseguradas por varias compañías. También la multiplicación de las iniciativas para promover la intermodalidad o facilitar la conexiones entre redes de transporte de los dos países impulsadas por las autoridades públicas (pass Mugi, por ejemplo).

Sin embargo, a falta de una alternativa seria, o sea una oferta de transporte público rápida, sencilla directa, asequible y sobre todo con horarios adaptados (en primer lugar “laborales”), entre los trabajadores y también el resto de millares de ciudadanos , vecinos o turistas que hacen el vaivén cada día, sigue tristemente triunfando el coche personal. Se trata siempre que se puede, pero de forma residual, de compartir con otros (mediante Blablacar, o iniciativas personales etc…), pero ésto no contrarresta las “daños” y desventajas del coche: atascos, contaminación, riesgos de tráfico, precio del peaje, del parking, etc.

La mejora de la movilidad transfronteriza es clave para los habitantes de la zona y su sostenibilidad y antes que todo para el desarrollo del empleo (la falta de transporte transfronterizo público de cercanía es un freno claro del mercado laboral). Por ello, es uno de los retos más importantes de la estrategia de la Eurorregión Nueva Aquitania Euskadi Navarra que ha decidido abordar de forma concreta, apegada a la ciudadanía y a sus expectativas reales. Con esta filosofía lidera el proyecto europeo Transfermuga sobre movilidad que ha contribuido a la mejora notable de la misma desde hace un par de años. Ahora, da un salto más trabajando en el diseño de la oferta de una línea express de autocares transfronteriza y, para precisarla, lanza una consulta hacia sus futuros usuarios.

Trabajador, vecino, turista, seguro que eres o conoces a uno de ellos. ¡Participa o difunde esta consulta!

 

Mugaz haraindiko autobus linea express baterantz

Azkarra, iraunkorra, sinplea, zuzena eta ordutegi anitz eta egokituekin: horrela izatea nahi dute mugaz haraindiko garraio linea publikoa mugaz gaindiko milaka langileek eta linea egunero erabiliko duten beste herritar batzuek. Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak online kontsulta zerbitzu bat (euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez) atera du. Zerbitzuak galdera-sorta bat biltzen du linearen etorkizuneko erabiltzaileei zuzendua, eskaintza hau doitu eta haien premietara egokitzearren.

2.951: Iparraldean bizilekua duten pertsona kopuru zenbatetsia, gaur egun, lan egiteko ia egunero muga zeharkatzen dutenena. Zerbait gutxiago badira ere, ugariak dira ere bai kontrako zentzuan bidaia egiten dutenak, Euskadin bizilekua dutenak eta Iparraldean lan egiten dutenak. Pertsona horiez gain beste hainbat gehitu beharko lirateke, ehunka ziurrenez, egunero ez baina oso sarritan muga zeharkatzen dutenak. Hala, Euskampus Fundazioko bi taldekide gaude horien artean. Guztiok gara kolektibo berekoak: mugaz gaindiko langileak. Oraindik komunitate erabat bilakatu ez den kolektiboa, besteren artean garraiobide publiko moderno bat eskueran ez izateagatik, bere premietara egokitua eta elkar hartzeko, trukatzeko benetako networking gunea izatera iritsi daitekeena.

Dena den, aitortu beharra dago garraio publikoaren eskaintza hobetu egin dela azken urteotan. Hala, adibidez, autobus gehiago irteten dira egunero Baiona eta Donostia artean, konpainia batek baino gehiagok bermatuta. Gainera, ugaldu egin dira ekimenak intermodalitatea sustatzeko edo bi herrialdeetako garraio-sareen arteko konexioak errazteko, agintari publikoek bultzatuta (pass Mugi, adibidez).

Hala eta guztiz ere, alternatiba seriorik ezean, hau da, garraio publikoaren eskaintza azkar, sinple, zuzen, merke eta, batik bat, ordutegi egokituak ( lehentasunez “lanegunak”) dituen baten ezean, oraindik ere, tamalez norberaren autoa da nagusi joan-etorria egunero egiten duten langileen eta baita milaka herritarren, auzotarren edo turisten artean ere. Ondo legoke, ahal den guztietan, baina neurri batean, joan-etorria beste batzuekin partekatzea –Blablacar bidez edo nork bere ekimenez, beste aukera batzuen artean–, baina horrek ez ditu arintzen autoa erabiltzeak dakartzan “kalteak” eta desabantailak: ataskuak, poluzioa, trafikoko arriskuak, bidesariaren prezioa, aparkalekuarena eta abar.

Mugaz haraindiko mugikortasuna hobetzea funtsezkoa da, ingurune horretako biztanleentzat eta ingurunearen iraunkortasunari begira ez ezik, batik bat, enplegua garatzeari begira ere (mugaz haraindiko aldiriko garraio publikorik eza eragozpide nabarmenetako bat da lan merkatuarentzat). Horregatik da Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen estrategiaren erronka garrantzitsuenetako bat, zehazki, herritarrak ondoan dituela eta haien itxaropenak aintzat hartuta heltzea erabaki duena. Filosofia horrekin, mugikortasunari buruzko Transfermuga europar proiektuaren aitzindaritzan da, duela bi urte abian jarri eta mugikortasuna hobetzen nabarmen lagundu duen proiektuarena. Orain, beste aurrerapauso bat eman du mugaz haraindiko autobus linea express baten eskaintzaren diseinuan eta, helburu hori zehazteko, kontsulta bat atera du etorkizunean izango dituen erabiltzaileei zuzendua.

Langile, auzokide, turista… horietako bat zara edo bateren bat ezagutzen duzu horien artean, seguru. Parte hartu kontsulta honetan edo hedarazi ezazu!