Blog

Ozeano jasangarriak (kimera ote?) eta Plentziako Itsas Estazioa - Manu Soto eta Ionan Marigomez

Manu Soto

Euskaldunak eta itsasoa. Ondare kultural historikoa daukagu Euskal Herrian. Itsasoari begira dagoen herri bat gara. Asko jasotzen dugu itsasotik, asko eman digu eta asko eskatzen diogu. Nabarmena da gure eragina itsasoan nahiz eta oso ezezaguna den oraindik.

Ez soilik Euskal Herrian munduan barrena eta bereziki Europar Batasunean ikerlariak eta politikariak itsasoari begira jarri gara eta ingurumena lehentasun bihurtu dugu. Hain zuzen ere hainbat esparru zuzentarauak horra begira daude. Besteak beste itsas estrategia, urarena, habitatena eta beste hainbat. Baliabideak ere aintzat hartu dira eta OECD ikuspegi ekonomiko desberdinak jorratzen ari da 2030. urteari begira. Testuinguriu honetan aurrikuspenek iradokitzen zuten mundu osoko ozeanoetan oinarritutako industriak sortutako balioa gehitzea gauregungoa baino bikoitza izan zitekeela. Dena ez da urdina garapen honen inguruan arriskuak eta zalantzak daude. Zientzia eta teknologian aurrerapenak sustatzeko behar diren berrikuntzak, hazkunde berdean duten ekarpen potentziala eta ozeanoen kudeaketan lantzeko esparru zabalak aurki ditzakegu. Dena den epe luzerako garapen-aukerak bultzatu ditzakeen ekintza-bide posibleak tentuz aztertu behar dira ozeanoa bera eta bere baliabide naturalak modu arduratsu eta jasangarrian kudeatu ahal izateko.

Garapen Iraunkorrari buruzko 2015eko Mundu Gailurrean, NBEko Estatu Kideek Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda onartu zuten. Argitaratu ziren 17 helburuen artean 14.k horrela dio; “Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu jasangarrirean erabiltzea garapen jasangarriari begira”. Hau da, Ozeano garbiak, osasungarri, erresilienteak eta seguruak edukitzea; era sostengarri batean aprobetxatzea eta eskuragarriak izatea denontzat.

Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu jasangarrirean erabiltzea garapen jasangarriari begira”.

Testuinguru honetan, gauzatzen dira Plentziako Itsas Estazioko (PiE-UPV/EHU) jarduerak. Adibidez, gure leloa (Ozeano eta osasuna) “One health” izeneko kontzeptu globalarekin lotzen da. Duela bost sei urte munduan zehar buru-belarri dabilen hurbilketa bat da. Zer esan nahi du? Gizakion, animalion, landareon eta haien ingurune partekatuaren arteko konexioak funtsezkoak dira osasun eta ongizate emaitza onak lortzeko, hau da gizakiaren osasuna animalien osasunarekin eta ingurumenarekin lotuta dagoela. Eta horrek baldintzatzen du ikerkuntza nola egiten diren, ebaluaketa nola egiten diren eta gero araudiak ere nola egiten diren. Era integratu batean ulertu behar dugu osasuna eta babestu behar dugu. Horretarako, itsasoa ezagutzea ezinbestekoa da. Ikerketa, oinarrizko ikerketa eta ikerketa aplikatua uztartu behar dira. Beste alde batetik, diagnostiko egitea, ebaluaketa, pronostiko egitea, baloratzea norainoko kalteak ditugun edo norainoko inpaktua daukagun gure ozeano horretan ezinbesteko helburua da. Eta, bestalde, baliabide naturalen erabilpen eta ustiapenen alternatibak bilatu behar dira (adb. bioaniztasuna bermatzea, botika berriak aurkitzea) baina iraganeko akatsak bete barik, era jasangarriz aprobetxatzea.

Itsasoaren osasun maila ebaluatzeko eta balorizatzeko aldagai asko kontutan hartu behar ditugu. Horietako batzuk aski ezagunak dira: gehiegizko ustiapena (arrantza, erregai fosilak), habitatak eraldatzea, globalizazioa, klima aldaketa eta kutsadura kasu. Gure esperientzian, galdetzen baldin badiguzue zein den gure inguruko itsasoaren egoera ez dagoela pentsatzen dugun bezain txarto, baina ez dago nahiko genuke bezain ondo esaten dugu. Mehatxu horien aurrean erronkak sortzen zaizkigu eta aukerak bilatu nahi ditugu, Plentziako Itsas Estazioan, Ozeanoaren osasuna babesteko.

Manu Soto eta Ionan Marigomez

_______________________________________________

Los vasc@s y el mar. Tenemos un patrimonio cultural histórico en Euskal Herria. Somos un pueblo que mira al mar. Recibimos mucho del mar, nos ha dado mucho, y le exigimos mucho. Es evidente nuestra influencia en el mar, aunque sigue siendo aún muy desconocida.

No sólo en Euskal Herria, en todo el mundo y especialmente en la Unión Europea los investigadores/as y los políticos/as nos hemos propuesto mirar al mar y hemos convertido el medio ambiente en prioridad. Es ahí hacia donde se orientan diferentes directivas marco: entre otras, la directiva sobre estrategia marina, agua, hábitats, etc. Asimismo, se han tenido en cuenta los recursos, y la OECD trabaja con diferentes enfoques económicos de cara al año 2030. En ese sentido, distintas previsiones apuntan a que el valor generado por la economía del océano en el futuro podría ser el doble que el actual. Sin embargo, no todo es de color azul en este desarrollo y existen riesgos y dudas. Debemos impulsar las innovaciones necesarias para fomentar los avances científicos y tecnológicos, su potencial contribución al crecimiento verde y amplios marcos para trabajar en la gestión de los océanos. No obstante, las vías de acción que pueden favorecer la posibilidad de desarrollo a largo plazo deben ser estudiadas con cautela, para poder gestionar el océano y sus recursos naturales de forma responsable y sostenible.

En la Cumbre Mundial sobre el Desarrollo Sostenible de 2015, los Estados Miembros de la ONU aprobaron la Agenda 2030 para el Desarrollo Sostenible. Entre los 17 objetivos que se marcaron, el 14 dice "conservar y utilizar sosteniblemente los océanos, los mares y los recursos marinos para el desarrollo sostenible”. Es decir, mantener los océanos limpios, saludables, resilientes y seguros, y aprovecharlos de forma sostenible y accesibles para todos/as.

“Conservar y utilizar sosteniblemente los océanos, los mares y los recursos marinos para el desarrollo sostenible”.

En este contexto se desarrollan las actividades de la Estación Marítima de Plentzia (PiE-UPV/EHU). Nuestro lema (“Océano y salud”) está relacionado con el concepto global "One health" que se extiende a nivel mundial desde hace cinco-seis años. ¿Qué significa? Que las conexiones entre seres humanos, animales, plantas y su medio compartido son fundamentales para obtener buenos resultados de salud y bienestar; es decir, que la salud humana está relacionada con la salud animal y el medio ambiente. Y ello condiciona cómo se investiga, cómo se evalúa y cómo se formulan después las normativas. Debemos entender la salud de una manera integrada y debemos protegerla, y para ello es necesario conocer el mar. Hay que combinar la investigación, la investigación básica y la investigación aplicada. Por otro lado, también es fundamental diagnosticar, evaluar, pronosticar y valorar el alcance de los daños o el impacto en nuestro océano, y debemos buscar alternativas a los usos y aprovechamientos de los recursos naturales sin cometer los errores del pasado (por ejemplo, garantizando la biodiversidad, descubriendo nuevos fármacos) y aprovecharlos de modo sostenible.

Debemos tener en cuenta muchas variables a la hora de evaluar y valorizar el nivel de salud del mar. Algunas son bien conocidas: sobreexplotación (pesca, combustibles fósiles), transformación de hábitats, globalización, cambio climático y contaminación. Si se nos preguntara en qué estado se encuentra el mar de nuestro entorno según nuestra experiencia, diríamos que no está tan mal como se piensa, pero tampoco tan bien como nos gustaría. Ante las amenazas surgen distintos retos, y en la Estación Marítima de Plentzia queremos buscar oportunidades para proteger la salud del Océano.

Manu Soto y Ionan Marigomez

__________________________________ 

The Basque and the sea. We have a cultural heritage in the Basque Country. We are a people looking on to the sea. We receive so much from the sea. It has given us so much and we demand a lot from it. Our influence in the sea is obvious, although it's still largely unknown.

But it’s not just in the Basque Country. Researchers and politicians from the entire world, and especially in the European Union, have decided to look onto the sea, placing the environment as our top priority. This is where we focus different framework directives, including the directives on marine strategy (MSFD), water (WFD) or habitats, among others. Similarly, taking resources into account, the OECD works on different economic approaches to 2030. In this sense, different forecasts show that the value generated by ocean economy in the future could double its current level. However, not everything is as clear as water in this development and there are certain risks and doubts. We have to promote the necessary innovations to foster scientific and technological breakthroughs, their potential contribution to green growth and extensive frameworks to work on ocean management. However, the lines of action that can favour the possibility of long-term development should be studied carefully, to manage the oceans and their natural resources responsibly and sustainably.

At the World Summit on Sustainable Development 2015, the UN Member States approved the 2030 Agenda for Sustainable Development. Of the 17 goals established, number 14 says “Conserve and sustainably use the oceans, seas and marine resources for sustainable development”. In other words, keeping oceans clean, healthy, resilient, and safe to make the most of them in a way that is sustainable and accessible for all.

“Conserve and sustainably use the oceans, seas and marine resources for sustainable development”.

The Plentzia Marine Station (PiE-UPV/EHU) carries out its activities within this context. Our motto (“Ocean and health”) is related to the holistic concept of “One health”, which has become globally extended over the past five to six years. What does that mean? It implies that connections between human beings, animals, plants, and their shared environment are essential to obtain good results in terms of health and well-being. In other words, human health is related to animal health and -ultimately- to the environment. And this conditions how we carry out research, how we evaluate, and how regulations are then formulated. We must understand health comprehensively and we must protect it. To achieve this, it is essential to understand the sea. To achieve this, both basic and applied research must be combined. On the other hand, it's also essential to diagnose, assess, foresee, and evaluate the scope of the damages or the impact on our ocean, and we must search for alternatives for the use and harnessing of our natural resources without repeating past errors (for example, guaranteeing biodiversity, discovering new drugs) and use them in a sustainable way.

We must bear in mind many different variables when assessing and evaluating the health of the ocean. Some are well known: overexploitation (fishing, fossil fuels), transformation of habitats, globalisation, climate change, and pollution. If someone asked us on the state of the sea in our environment, in our experience, we would say it’s not as bad as some would think, but not as healthy as we would like. Considering these threats, new challenges arise. At the Plentzia Marine Station we want to find opportunities to protect the health of the Ocean.

Manu Soto and Ionan Marigomez

 

2020/06/07 13:20:00 GMT+2
Agregar comentario

Puede agregar un comentario llenando el siguiente formulario. Formato de texto plano. Usted puede usar la sintaxis Markdown para los enlaces e imágenes. Los comentarios son moderados.