Euskampus Fundazioaren 10. urteurrena: “Horren urrun iritsi bagara, erraldoien sorbalden gainean ibili garelako izan da”
Uztailaren 16an, Donostian, Euskampus Fundazioaren 10. urteurrena ospatu zen, fundazioan parte hartu duen pertsona kopuru handi bat bildurik: sortzaileak, Patronatuko kideak, Unitate Autonomoetako zuzendariak, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak eta talde operatiboa. Atzerantz eta etorkizunerantz begiratzeko ekitaldi bat izan zen: atzerantz, hamarkada aberats honetan eginiko bideaz eta lorturikoaz jabetzeko; eta etorkizunerantz, 2030era arte indarrean egongo den plan estrategikoa onartzeko.
Eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen inplikazio bereziagatik eta hamarkada honetan eman duzuen eta hurrengoan ere emango duzuen laguntzagatik.
Eskerrik asko bertaratuei eta, guztion onerako, lankidetzarako eta elkarrekin sortzeko amets hau gauzatu duten pertsona guztiei.
|